Tania Elosegi
Tania Elosegi | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1981eko abenduaren 13a (42 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Tania Elosegi Mayor (Donostia, 1981eko abenduaren 13a - ) euskal golf-jokalaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]9 urte zituela hasi zen golfean eta amateur moduan sari asko lortu zituen. Enpresa Zuzendaritza ikasi zuen EHUn. Real Golf Club de San Sebastian klubean izan zen.
2002, oraindik amateurra zela, Elosegik brontzezko domina lortu zuen Munduko Amateur Txapelketan, Malaysian. Europako Talde Txapelketetan bi urrezko domina eta zilarrezko bat junior txapelketetan irabazi zituen. 2005eko azaroaren 25ean profesional bilakatu zen.[1]
Urte hartan Europako Ladies Tourren hasi, baina, ez zuen emaitza onik lortu 2009ra arte. Orduan ABN AMRO Emakumezkoen Txapelketan garaipena lortu eta top 10ean amaitu zen txapelketa guztietan. Horri esker, 2009ko Solheim Kopako Europako taldean parte hartu zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998: Euskadiko Emakumezko Golf Txapelketa
- 1999: Frantziako Nazioarteko Emakumezko Junior Golf Txapelketa
- 1999: Euskadiko Emakumezko Golf Txapelketa
- 2000: Espainiako Emakumezko Golf Txapelketa
- 2000: Mediterranear Jokoetan Brontzezko domina
- 2004: Xerez Golf Txapelketa
- 2005: Biarritz Cup
- 2007: Espainiako Emakumezko Golf Txapelketa
- 2007: Telkom Women's Classic
- 2009: ABN AMRO Emakumezkoen Irekia
Taldekako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amateur
- Espirito Santo Saria (Espainiarekin): 2002
Profesional
- Solheim Kopa (Europarekin): 2009
- Munduko Txapelketa (Espainiarekin): 2007, 2008
Solheim Koparen emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Partida guztira |
W-L-H guztira |
W-L-H singleak |
W-L-H laukoteak |
W-L-H lau-bola |
Irabazitako puntuak |
Puntuen % |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ibilbide osoa | 3 | 1-2-0 | 0-1-0 | 0-0-0 | 1-1-0 | 1 | %33,33 |
2009 | 3 | 1-2-0 | 0-1-0 C. Kimek menderatua | 0-0-0 | 1-1-0 H. Alfredssonekin garaipen 1, H. Alfredssonekin galdutako 5&4 | 1 | %33,33 |