Edukira joan

Tar-Kalmazil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Kalmazil (Eguzkiaren Bigarren Aroko 2516-2825), Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean kontatzen da. Numenorreko hamazortzigarren erregea izan zen, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2516an jaioa, eta bere aita Tar-Alkarinen oinordekoa izan zen. Bere izenak, "ezpata dizdiratsua" esan nahi du, Numenorreko kapitain bezala, Erdialdeko Lurraldean lortu zituen garaipenen omenez hartu zuena. Bere izenaren adunaikozko baliokide bat erregistratu den lehen Numenorreko erregea ere bada. Adunaikozko bere izena, Ar-Belzagar da. Eguzkiaren Bigarren Aroko 2825ean hil zen.

Eztabaida bat dago Tolkienen idazkietan Tar-Kalmazilen oinordekoari dagokionez: Ar-Abbatârik, bere semea zena, edo Ar-Adûnakhôr, bere biloba. Zehazki Eraztunen Jaunaren A eranskinean, Kalmazilen oinordeko bezala, bigarrena agertzen da, baina, hedatuago dagoen "Elrosen Leinua: Numenorreko Erregeak" zatian, Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean, bere oinordekoa Tar-Ardamin da. Christopher Tolkienek, izena, nahi gabe aipatu gabe utzi zela iradokitzen du.


Aurrekoa
Tar-Alkarin
Numenorreko Erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 2737-2825
Ondorengoa
Ar-Abbatârik