Tarantula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lycosa tarantula

Tarantula likosidoen familiako zenbait armiarmaren izena da. Armiarma mota askori eman izan zaio tarantula izena, baina benetako tarantulak lasterka eginez harrapakinak atzematen dituztenak dira. Pozoia sartuz hiltzen dituzte harrapakinak. Tarantula gehienek ez dute amaraunik egiten. Gorputz sendoa, begi txikiak eta hanka luze iletsuak dituzte. 12 bat tarantula mota dira; Lycosa tarantula, Europako hegoaldean eta Afrikako iparraldean bizi dena, eta Cyrtopholis portoricae izenekoa, dira ezagunenak.

Theraphosidae eta Dipluridae familietako armiarmei ere tarantula deritze.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]