Amaraun

Amarauna, armiarma-sarea edo armiarma-ehuna proteina-zuntzezko sarea da, armiarmek ehizerako eratzen dutena.[1]
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amarauna, zehazki ehizatzeko balio duen egitura da; hortaz, ehizatzeko manerak baldintzatzen du sarearen nolakotasuna. Armiarma batzuek zelatan ehizatzen dute, edo harrapakinak bilatzen dituzte eta haiei jazartzen zaizkie; horiek ez dute sarerik egiten, baina zeta ekoizteko gauza dira.[1]
Sare motarik ezagunena kokapen gutxi-asko bertikala duen amarauna da, bi dimentsiokoa, eta espiral bat daukana; espiral horren barruan tanta itsaskorrak daude. Ehizakiak itsatsi beharrik gabe jarduten dute beste batzuek, ordea: inbutu formako egitura bat eraikitzen dute, hariak dituena hainbat mailatan; hara erortzen den harrapakariari kosta egiten zaio ibiltzea, eta mantsotasun hori aprobetxatzen dute ehiztariek.[1]
Beste batzuetan, informatzeko bide gisa funtzionatzen dute hariek. Hormetako zuloetan, adibidez, tunel itxurako amaraunak egiten dituzte, baina kanpotik ez dira ikusten, hari zuntz batzuk baino ez dituzte uzten azalean. Animaliaren batek zuntz horietako bat ukitzen badu, zuloan ezkutatuta dagoen armiarmak bibrazioak antzeman, eta hura harrapatzera ateratzen da.[1]
Beren oihala etxeetako sabaietan ehuntzen dutenek hiru dimentsioko mataza bat sortzen dute, batik bat intsektu hegalariek haren kontra talka egin dezaten. Eta hamaka itxurako sareak ere daude: lamina zentral bat dute, eta baita kontrahormak ere, egitura lotzeko gaineko eta azpiko landareetara. Hegan edo jauzika doazen animaliek kontrahormen kontra jotzen dute.[1]