Tarento
- Artikulu hau Italiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tarento (argipena)».
| Tarento Taranto | |||
|---|---|---|---|
| Italiako udalerria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Italiako eskualdeak | |||
| Probintzia | Tarentoko probintzia | ||
| Izen ofiziala | Taranto | ||
| Jatorrizko izena | Taranto | ||
| Posta kodea | 74121-74122-74123 | ||
| ISTAT kodea | 073027 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 40°28′16″N 17°14′35″E / 40.4711°N 17.2431°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 249,86 km² | ||
| Altitudea | 15 m | ||
| Mugakideak | Carosino, Faggiano, Fragagnano, Grottaglie, Leporano, Massafra, Monteiasi, Monteparano, Pulsano, San Giorgio Ionico, San Marzano di San Giuseppe, Statte, Lizzano, Montemesola, Roccaforzata eta Villa Castelli | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 188.098 (2023ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 753 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | K.a. 706 | ||
| Telefono aurrizkia | 099 | ||
| Hiri senidetuak | Brest, Donetsk, Islamabad, Sparti, Mosku eta Tirana | ||
| Katastro kodea | L049 | ||
| Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
| Matrikula | TA | ||
| comune.taranto.it | |||
Tarento[1][2] (italieraz Taranto) Italiako hegoaldeko Apulia eskualdeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua, Tarentoko golkoan. 193.941 biztanle zituen 2009an. Italiako Itsas Armadaren basea da. Arkeologia-museoa du. Industriagune garrantzitsua (metalgintza, ontzigintza, janari-industria, ehungintza, petrolio-findegiak) da. Arrantza ere aipagarria da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tarento Italiako Apulia eskualdeko Joniar itsasoko hegoaldera ematen duen portu naturala da, non eta Apuliaren kostalde luzeena Salentoko penintsularen iparraldean dagoen, Adriatikora begira.
Tarentoko Golkoa badia zabal bat da, baina haren barruan beste bi badia estuago daude, babesa emanez hiriari eta bere portuari, kanpoko badiari Mar Grande edo Itsaso Handia deritzo, eta bere kanpoaldean Chenadi uharteak daude.
Itsaso Handia itsasarte estu batek konektatzen du barruragoko Mar Piccolo edo Itsaso Txikiarekin, zeina era berean bi senaditan banatua dagoen, Primo Seno eta Secondo Seno deituak. Senadi bien arteko ur tarte estuagoa Ponte Punta Penna Pizzone edo Aldo Moro zubia delakoak gurutzatzen du.[3]
Hiri zaharra, uharte bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaso Handi eta Txikia konektatzen duen itsasartea uharte batek okupatzen du, eta hori da Tarento zaharraren gunea, hor sortu zen antzinako hiria, 21. mendean Città Vecchia, Borgo Antico edo Taranto Vecchia deitua, hiri zaharra. Uharte bi zubik konektatzen dute penintsula italiarrarekin, ekialdekoa Ponte Girevole edo birakaria, Frantzisko Paolakoaren zubia ere deitua.
Uharte honek forma nolabait laukizuzena du, 280 metro zabal alde batetik, eta kilometro bat luze. Hiri modernoa uharte horretatik kanpo zabaldu da, Itsaso Handi eta Txikiaren inguruan, eta alde zaharra gune deprimitu bezala geratu da neurri handi batean. 2017an 2.400 biztanle zituen hiri zaharrak, non eta 1977an 15.000 ziren.[4] Alde zaharreko eraikinen artean dago hiriko katedrala, San Cataldorena.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tarento udalerriak
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Carosino, Faggiano, Fragagnano, Grottaglie, Leporano, Massafra, Monteiasi, Monteparano, Pulsano, San Giorgio Ionico, San Marzano di San Giuseppe, Statte, Lizzano, Montemesola, Roccaforzata eta Villa Castelli.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Biztanleria-piramidea 2026 Guztira: 89.179 gizon, 95.933 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Datu hauek ISTAT estatistika gune ofizialetik eskuratu dira[7] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Etxebizitza eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 100.425 etxebizitza zeuden: 82.248 (% 81,9) okupatuta eta 18.177 (% 18,1) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 74,8 jabetzan zeuden, % 22 alokairuan eta % 3,2 beste titulu batekin.
Erabilera (2021)
Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)
2024an 84.829 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 31.818 (% 37,5) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2,2 kide zeuden.
Etxeguneak tamainaren arabera (2024)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. VIII. mendean Espartatik iritsitako kolonoek sortu zuten, eta Grezia Handiko kolonia garrantzitsuena izan zen. K.a. 272. urtean erromatarrek hartu zuten. K.a. 212. urtean Anibalek konkistatu zuen, eta K.a. 209. urtean Erromak berreskuratu zuen. Geroago godoek, bizantziarrek, lonbardiarrek, musulmanek eta normandiarrek menderatuko zuten.
1497. urteaz geroztik Aragoiko koroaren mende egon zen, eta haien presentziaren oinordekoa da hiri zaharreko Castello Aragonese delakoa, gaztelu aragoitarra, gotorleku handi bat.
1801. urtean Napoleonek hartu zuen, eta 1860. urtean Italiaren barnean geratu zen. 1923. urtean izen bereko probintziako hiriburu bihurtu zen.
1940an Erresuma Batuko hegazkinek bonbardatu zuten, II. Mundu Gerrako aire-eraso aipgarrienetako batean, zeinean Italiako itsas-armadari kolpe latza eman zioten.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 12.9 | 15.0 | 17.9 | 22.2 | 26.9 | 29.9 | 29.8 | 26.8 | 21.9 | 17.2 | 13.8 | 20.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.0 | 6.1 | 7.4 | 10.1 | 14.0 | 18.0 | 20.8 | 20.9 | 18.0 | 14.2 | 10.2 | 7.1 | 12.7 |
| Euria (mm) | 43.0 | 43.0 | 42.0 | 27.5 | 22.0 | 13.5 | 11.0 | 17.0 | 24.5 | 61.0 | 52.5 | 59.5 | 416.5 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 5 | 5 | 4 | 2 | 2 | 3 | 3 | 7 | 6 | 7 | 56 |
| [erreferentzia behar] | |||||||||||||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ (Italieraz) fondazioneterradotranto. (2011-09-10). «Taranto, la città dei due mari: Mar Piccolo e Mar Grande» Il Delfino e la Mezzaluna - Fondazione Terra D'Otranto (kontsulta data: 2026-04-04).
- ↑ (Italieraz) Ferri, Teodoro. (2017-04-26). «Ritratti di città. Taranto saprà ripartire dal suo nucleo storico?» Giornale dell'Architettura (kontsulta data: 2026-04-04).
- ↑ Popolazione residente dei comuni. Censimenti dal 1861 al 1991. ISTAT.
- ↑ Popolazione residente per territorio – serie storica. .
- ↑ (Italieraz) «Popolazione residente per età e sesso al 1° gennaio (POSAS)» Istat (kontsulta data: 2026-08-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Tarentoko udalaren webgunea, comune.taranto.it

