Edukira joan

Tarento (japoniar kultura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau japonierazko terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tarento (argipena)».

Tarento (japonieraz: タレント) bereziki telebistan agertzen diren Japoniako celebrityak dira. Hitza, ziurenik, ingelesezko talent hitzetik dator, eta famatua izateagatik famatu diren pertsonak izendatzeko erabiltzen da. Tarentoen fama ez da zertan euren abilezia konkretuen araberakoa izan, baina medioetan behin eta berriz agertzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.