Tassin Hangbè

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tassin Hangbè
Bizitza
JaiotzaXVII. mendea
HerrialdeaDahomey
Familia
AitaHouegbadja
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Ondarearen horma: Tassin Hangbè erreginaren irudikapena, Dahomeyko batailoiaren sortzailea

Tassin Hangbè (Ahangbe edo Na Hangbe) (Dahomey, XVII. mendea) Dahomey erresumako erregeordea 1708 eta 1711 urteen artean. Emakumeen armada bat sortu zuen, baita haientzako eskola eta lanbideak sustatu ere. Iturri nagusiak ahozkoak izanik erregealdiaren iraupenari eta hedadurari buruzko bertsio desberdinak daude, baina Agbo Sassa eta Agadjaren arteko oinordetza-borrokan lehenengoaren alde egiteagatik bere historia ezabatu egin zela jakina da.

Dahomeyko erregina-ordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Houegbadjaren alaba eta Akabaren arreba bikia, Dosu izeneko neba txiki bat ere bazuen, Agadja izena hartu zuena, bikien arteko anaia gazteenaren izen tradizionala.

Akaba Dahomeyko erregea izan zen 1685 urtearen inguruan. Borroka erabakigarri baten bezperan hil eta arrebak haren itxurak egin zituen, gerlariak ez desmoralizatzeko. Borroka irabazi ondoren, Hangbè erregina bezala aritu zen, ordukoan bere benetako izenarekin.[1]

Emakume gerlarien armada bat sortu zuen, gerora Europako historialariek Dahomeyko amazonak izenez ezagutarazi zen armada. Emakumeentzako eskola bat ere sortu zuen, tradizioz gizonezkoak ziren lanbideak ikas zitzaten eta ofizio horietan modu berdintsuan aritu zitezen jardun zuen.

Bere erregealdiaren ondoren eman ziren gertakariak ez daude argi, ahozko tradizioan bertsio desberdinak dira. Batetik, tronuaren edozein erreklamazio saihesteko bere seme bakarra exekutatu egin zutela uste da. Erabaki horren aurkako atsekabea eta mespretxua erakusteko kontseiluaren aurrean alua garbitu zuela esaten da.[2] Bestetik, bere semea bizirik iraun zuela esaten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Charlotte Renault, « Hangbè, reine évincée », dans Collectif Georgette Sand, Ni vues, ni connues, Hugo Doc, 2017, p. 133
  2. Alpern, Stanley B.. (1998/ed). «On the Origins of the Amazons of Dahomey*» History in Africa 25: 9–25.  doi:10.2307/3172178. ISSN 0361-5413..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zohou, Arnaud Codjo (2003). Histoires de Tasi Hangbé. Neuilly-Plaisance: Éditions cultures croisées. p. 112. ISBN 2-913059-13-9
  • Sylvia Serbin, «Tassin Hangbe, éphémère reine du Dahomey», in Reines d'Afrique et héroïnes de la diaspora noire, Sépia, Saint-Maur-des-Fossés, 2004, p. 50-56 ISBN 2-84280-082-6
  • Alpern, Stanley B.. (1998). «On the Origins of the Amazons of Dahomey» History in Africa (25): 9–25..
  • (Ingelesez) Edna G. Brien, «The Authority of Princesses: The Succession Struggle between Hangbe and Agaja», in Wives of the leopard: gender, politics, and culture in the Kingdom of Dahomey, University of Virginia Press, Charlottesville, 1998, p. 51-56 ISBN 0-8139-1792-1

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]