Dahomey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dahomeyko Erresuma

1600 aldean – 1894
Monarkia

Dahomeyko Erresumako bandera

Dahomeyko Erresumako armarria

Royaume du Danhomè 1894.svg
Dahomeyko Erresuma 1894 aldean
Geografia
Hiriburua Abomey
Kultura
Hizkuntza(k) fonera
Erlijioa Vudu
Historia
Aurrekoa
Flag of None.svgAbomeyko Erresuma
Ondorengoa
Dahomey FrantsesaFlag of France.svg

Dahomey[1] mendebaldeko Afrikako antzinako erresuma izan zen, egungo Beningo Errepublikaren lurraldea hartzen zuena. XVII. mendean sortu eta 1894an Frantziak konkistatu arte, Dahomeyko Erresuma eskualdeko herrialderik boteretsuenetakoa izan zen.[2] 1894-1960 bitartean, Dahomey Mendebaldeko Afrika Frantsesaren zati bat izan zen. Dahomeyko Errepublika burujabeak 1960 eta 1975 bitartean iraun zuen, urte hartan izenez aldatu eta Benin bilakatu baitzen.[3]

Joruba herriaren lurraldeetan ezarritako erresuma hau Allada erresumaren mende egon zen hasieran, 1715 aldean independentzia lortu zuen arte. Handik aurrera, Dahomeyko erregeek lurralde asko lortu zituzten konkisten bitartez. Erresuma esklabotzaren bitartez aberastu zen. Aipagarria da Dahomeyko amazonak izeneko unitate militarra, emakumez osaturik zegoena.[4]

Dahomeyko erregeen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (2012-03-30) 168. araua: Afrika kolonialeko toponimia.
  2. Bertaux, Pierre Africa. Desde la prehistoria hasta los Estados actuales, Madrid, Siglo XXI, 1974
  3. WHKMLA: History of the Kingdom of Dahomey zum.de.
  4. Ronen, Dov (1971) «On the African Role in the Trans-Atlantic Slave Trade in Dahomey» Cahiers d’Études Africaines XI (41): 1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Benin
Artikulu hau Beningo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.