Edukira joan

Tauromakia (Goya)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tauromakia (Goya)
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Argumentu nagusiaZezenketa

Tauromakia (gazteleraz, «La tauromaquia») 1816an argitaratutako Francisco de Goya margolari espainiarraren 33 grabatu-lanen seriea da. Sail nagusi horri beste 11 grabatu ere gehitzen ahal zaizkio, lehen edizio hartan akats txikiengatik sartu ez zirelako. Inéditas edo argitaratu gabeak esaten zaie hamaika horiei zenbait lanetan, nahiz eta horiek ere ezagunak diren.[1]

Goyak tauromakiari serie bat eskaini nahi zion 19. mendearen hasieran, eta poliki ekin zion asmoari, plan zehatzegirik gabe, seguruenik gerrak etenda. Goyaren hasierako asmoa, zenbait autoreren arabera, Nicolás Fernández de Moratínek Ramón Pignatelliri eskainitako Carta histórica sobre el origen y progreso de las corridas de toros en Españ lanean (1777) jasotako pasarte batzuk ilustratzea izan zen.[2] Goyak hasierako ideia gainditu eta seriea osatu zuen Moratínen lanean aipatu ez ziren gertaera eta oroitzapen pertsonalekin, hala nola zezenketa profesionaletako lantze famatu batzuekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Matilla Rodríguez, José Manuel. «Tauromaquia» Colección Banco de España (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  2. (Gaztelaniaz) Fernando, Real Academia de BBAA de San. «Matrices y estampas de Francisco de Goya» Academia Colecciones (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]