Te izoztu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Te izoztua limoiarekin

Te izoztua (ingelesez: Iced tea) tean oinarritutako edari bat da. Orokorrean izotza duen edalontzi batean zerbitzatzen da. Edozein te barietatea izozteko te bat bezala erabili daiteke, norberaren gustuaren arabera.

Tea botila edo latetan saltzen duten marka komertzialak daude baina daukaten te portzentaia oso baxua da. Horregatik hobeto da denda espezializatuetan erostea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gomendagarria da tea giroko tenperaturara heldu arte hoztea te izoztua egin baino lehen, bestela kondentsatuak eratu ahal dira eta zapore garratza hartu dezake. Normalean te izoztua menda hostoekin eta limoi zatiekin zerbitzatzen da. Estatu Batuetan gozoa izaten da azukrea ipintzen dutelako.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko freskagarri bat prestatzen dugunean bezala elkarrekin konbinatzen duten osagaiak erabili behar ditugu. Txokolateak eta osagai minak erabiltzea ez da komenigarria disolbatzean tearen trinkotasunari kalte egiten dutelako. Hurrengo osagaiak elkarrekin nahastu ahal dira edo bakarrik gehitu ahal dira.

  • Birrindutako edo zatitako fruta. Sagarra, marrubiak, muxurka, papaia, melokotoia, mugurdiak, laranjak, morak, gereziak, ahabiak, limoia, kirtena, meloia, kiwia, kokoa, pikuak eta jengibrea gomendatuak dira.
  • Fruitu lehorrak hala ere arbendola, pistatxoa, pasak eta datila.
  • Loreak eta petaloak adibidez malbak, arrosak, eguzki-loreak, laranjondo-loreak, erromako kamamila, nabar-lorea eta hibiskoa.
  • Espeziak hala nola bainila eta kanela.
  • Belarrak: menda, ilen-kultibatua, zilantroa, erromako kamamila, belar bedeinkatua eta izpilikua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]