Teke Teke

Wikipedia, Entziklopedia askea

Teke Teke, japonieraz テケテケ;てけ てけ, Teketeke edo Teke-Teke, Japoniako hiri kondaira bat da.

Hiri kondaira honetako protagonista trenbidean erori eta tren batek jo, zaitkatu eta bertan hildako emakume gazte edo neska nerabe baten itxurako espiritu gaizto bat da.

Espiritu mendekatzaile (Onryō) edo espiritu gaizto (Yōkai) gisa bere esku eta ukalondoen bidez arrastaka mugitzen da, bere gorputz-enborrak lurzoruarekin igurtzitzean soinu errepikakor bat eginez, japonieraz teke teke onomatopeiaz adierazia.

Gauez biktimaren batekin topatuz gero, zorigaiztokoarengana hurbilduz erasotu eta gorputza gerritik bitan ebaki ohi du.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]