Edukira joan

Tenochtitlán

Koordenatuak: 19°26′06″N 99°07′53″W / 19.435°N 99.1314°W / 19.435; -99.1314
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenochtitlán
Mēxihco Tenōchtitlān
Tenochtitlango tenpluen barrutiaren maketa.
Datuak
Koordenatuak19°26′06″N 99°07′53″W / 19.435°N 99.1314°W / 19.435; -99.1314
Map
Azalera13 km²
Historia
Garaia1325
KulturaAzteka

Tenochtitlán (nahuatlez: Tenōchtitlan, tenoːt͡ʃˈtit͡ɬan ahoskatua; gaztelaniaz: Tenochtitlán) edo Mexiko-Tenochtitlán (nahuatlez: Mēxihco Tenōchtitlan, meːˈʃiʔko tenoːt͡ʃˈtit͡ɬan ahokatua; gaztelaniaz: México-Tenochtitlán) Inperio Aztekako hiriburua izan zen. Erreferentzia guztiek esaten dute 1325. urtean izan zela eraikia, baina ez dela existitzen egun konkretu bat. Kondairak esaten du tribu nahua batzuk bertan bizi zirela, Aztlán hiritik etorriak. Migrazioa amaitu zen fundatu zutenean hiri bat lakuko mendebaldeko banku ondoko uhartetxo batean. Indusketa arkeologikoek seinalatzen dute, Mexikoko uhartetxoa jendeztatua egon zela XIV. urtea baino lehenago. Mexikarren kapitala bihurtu zen munduko hiririk handiena garai horretan eta estatu boteretsu baten burua izan zen.

Konkistatzaileek 1519an heldu zirenean, Tenochtitlán hiriko biztanleria 150.000 pertsona ingurukoa zen. XV.mendearen bigarren erdia zehar, Tenochtitlán Mesoamerikako eta Karibeko hiri boteretsuena izan zen.14 km2-ko azalera izatera heldu zen.Ardatzat hartuta zentro zeremoniala, hiriko zentrokideak zabalduz joan ziren forma zirkularrarekin. Erlijio maila ezberdinekin zerikusia zuen kokapena.Nobleen etxeak eraikita zeuden inguru sakratuaren barrutiaren gertu.Harago, kudeatzaileenak eta artisauenak.

Hala ere, herri eta herrialde arteko bereizketa, landa eta hiri artean, ez zen hain erradikala gaur egun industria-hiri bezala. Aitzitik, hiriko azpiegitura pixkanaka gutxituz joan zen, eta landa eta nekazaritza gehikuntza progresiboa izan zuen. Epizentro zeremoniala gutxienez 78 eraikin taldekatzen zituen gutxienez, eta horrek gaur egun jakin da "Tenplu nagusia" eta hainbat eraikinen metaketei esker.

Eremu sakratua Tenochtitlan erdian kokatuta zegoen, eta 350 x 300 metroko luzera zuen. Zeremonia zentro guztiak inguratuta zegoen coatepantli izeneko pareta batez.Sugeen irudiez apainduta zegoen eta 2,5 metroko altuera zuen.

Tenochtitlan gurutzatuta zegoen alde batetik bestera zabal eta luze etorbideez, lurrera heldu arte. Kanalak erabiltzen ziren garraiorako, totoretaz egindako barkak egiten eta erabiltzen zituzten.Batzuk erabiltzen ziren hondakinak batzeko eta beste batzuk gorotzak batzeko (gero erabiltzen zen ongarri moduan txinampetan).

1.000 pertsona inguru zeuden garbiketaren arduradun.Kanalak gurutzatzen ziren zubien azpitik.Kanalak gauez kentzen zituzten, korronteak erregulatzeko eta estrategia militar moduan.

Texcoco aintzira gazia izan arren, hiria inguratuta zegoen ur gozoz, mexikarrek egindako presei esker. Rcoplaxócotl sustraiak erabiltzen zituzten xaboi moduan eta Melt sustraiak arropa garbitzeko.

Tenplu nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Tenplu Nagusia (Tenochtitlan)»

"Tenplu nagusia" eraikuntza handiena izan zen eremu sakratuan eta 42 metro zituen altueraz. 114 mailako eskailera bat zegoen tenpluaren alde frontalean.Tenplu Nagusiaren goiko aldean aurkitzen ziren eszenario moduko batzuk eta erabiltzen ziren sakrifizioen erritualak egiteko: bat Tláloc omenez eta bestea Huitzilopochtli omenez.

Buztinez osatuta zegoen, horren ondorioz itxura gorrizka zuen hiriaren koloreekin konparatuz. Barruan apaizen eskolak zeuden eta garezurren deposituak.

Gainera, eremu sakratuan zeuden Quetzacoatl Tenplua (piramide bat presentatzen zuen, airearen jainkoaren omenez) eta Eguzkiaren Tenplua (bertan aurkitzen zen eguzkira begira eguzkiaren egutegi famatua).

Erritoak maiztasunarekin egiteko behartasuna eragin zuen 25 tenplu piramidal eraikitzea. Forma geometrikoa zuten simulatzeko mendiak, zerurako igoeraren sinbolotzat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]