Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Teoria zinetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gasaren tenperatura atomoen mugimenduen neurketa baten adierazpena da. Mugimendu azkarragoa, presio handiago eta tenperatura altuagoa.

Teoria zinetiko molekularra gasen portaera eta propietateak adierazten ditu. Teoria zinetiko molekularra Daniel Bernoulli, Ludwig Boltzmann eta James Clerk Maxwellen ikerketei esker garatu zen XiX. mendearen bigarren zatian.

Gasak materia-sistemarik sinpleenak dira, horregatik, ikertu ziren lehenengoak izan ziren. Gasen portaera azaltzeko, hainbat zientzialarik teoria zinetiko-molekularra, TZM, deritzona garatu zuten. Teoria zinetiko molekularra honako hipotesi hauetan oinarritzen da:

  • Gasak elkarren artean oso tarte handiak dituzten partikulek osatzen dituzte. Molekula deritzen partikula horien bolumena oso txikia da, gasak hartzen duen bolumen guztiaren aldean.
  • Molekulak etengabe ari dira mugitzen, elkarren kontra, eta eurak dauzkaten ontziaren hormen kontra modu kaotikoan joz.
  • Gasaren tenperatura mugimendu horren erakusgarri da. Molekulen abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da gasaren tenperatura ere, eta alderantziz.
  • Gasaren partikulen artean, beraiek elkarturik edukitzeko gai ez diren erakarpen- edo kohesio- indar ahul-ahulak daude.

Hasieran gasen propietateak aztertzeko erabili zen TZMa eta gero solido eta likidoetara ere hedatu zen. Zientzialariek, horri esker, materiaren agregazio-egoerak frogatu ahal izan zuten.

Agregazio egoeren justifikazioa TZMaren bidez:

  • Solidoa: Oso erakarpen-indar biziak partikulen artean. Horregatik, partikulek bata bestetik oso gertu dauden toki finkoak hartzen dituzte.
  • Likidoa: Partikulen arteko erakarpen-indarrak ez dira hain biziak. Horri esker, partikulak jariatu egin ahal dira, hau da, elkarrekin egonez lekualdatu.
  • Gasa: Oso erakarpen-indar ahulak. Beraz, gasa osatzen duten partikulak aske mugitu ahal dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]