Edukira joan

Teresa Riott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Riott

Bizitza
JaiotzaBartzelona1990eko maiatzaren 13a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm5004970 Instagram: teresariott Edit the value on Wikidata

Teresa Riott (Bartzelona, Katalunia, 1990eko maiatzaren 13a) bartzelonar zinemako eta telebistako aktorea da. Nerea interpretatu zuen Netflixen Valeria seriean, Elisabet Benavent idazlearen izen bereko eleberri sagaren telebistarako egokitzapenean.[1]

Juan Carlos Corazza estudioan hezi zen arte aldetik. 2013. urtean hasi zen interpretazioaren munduan, Dani de la Orden-en Barcelona, noche de verano filmarekin. Hortik aurrera, Espainiako fikzio batzuetan parte hartu zuen, noizbehinkako pertsonaia gisa, hala nola Centro médico, La que se avecina edo Cuéntame cómo pasó.

2019. urtearen erdialdean, Netflixen Valeria telesaileko protagonistetako bat zela jakinarazi zen, eta Nerea interpretatu zuen.[2][3] 2021ean, seriearen bigarren denboraldiko protagonista izan zen.[4] 2021eko udan, Movistar+ El inmortal telesailean hasi zela jakitera eman zen, La Rubia interpretatuz.[5]

Urtea Titulua Rola Zuzendaria
2013 Barcelona, noche de verano Germana Sara Dani de la Orden
Urtea Titulua Rola Kanala Oharrak
2016 Centro médico Laura EET Atal 1
La que se avecina Txakurtegiaren jabea Telecinco Atal 1
2020 Cuéntame cómo pasó Lady Di EET Atal 1
Por H o por B Selfie neska HBO Espainia Atal 1
2020 - 2022 Valeria Nerea Bernal Netflix- Elenko nagusia; 24 atal

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]