Termcat
TERMCAT katalan hizkuntzako terminologia zentroa da, 1985ean sortua Kataluniako Gobernuaren eta Institut d'Estudis Catalansen eskutik.
Terminologia zentroak helburu bezala terminologia katalanaren garapena bermatzea eta, arlo espezializatuetan zein gizartean orokorrean integratzea da Horretarako, uneoro erremintak osatu eta baliabide berriztatzaileak eta kalitatezkoak sortzen dituzte, betiere adituen eta erabiltzaileen arteko elkarrizketa mantenduz. Bere jarduera kokatuta dago katalan hizkuntzaren normalizazio prozesuan bai eta gizarteak zehaztutako ezagutza, dibertsitate eta eleaniztasuneko testuinguru globalean.
Estatuaren xedapenaren arabera, TERMCAT izaera juridikoa duen partzuergo bat da, Kataluniako Gobernuak sorturikoa eta zeinek haren finantziazioa bermatzen duena; Institut d’Estudis Catalansek, terminalizazioaren normaltasunean eginkizun erreferentziala ekartzen duena; eta Normalizazio Linguistikorako Partzuergoa, eskualde osotik hedapena ziurtatzen duena. Kataluniako Gobernuko Kultura Sailera esleituta dago.
TERMCAT Zuzendaritza Kontseilu batek zuzentzen du, partzuergaturiko erakundeen ordezkari ordezkariek osatzen dutena. Normalizazio terminologikoa, hau da, espezialitate desberdinetako ezagutzaren garapenerako beharrezkoak diren proposamen terminologiko berrien finkapena, Kontseilu Gainbegiraileak gauzatzen du. Kontseilu hau erakunde elkargokidea da, non Institut d’Estudis Catalnseko zenbait kide eta bere Filologia-Saileko kide baten lehendakaritzak lan honen doitasuna bermatzen duten katalanaren ekintza kodetzaile honetan.
TERMCATek ere aintzatetsitako ibilbidea du nazioarteko eremuetan, eta erregulartasunez parte hartzen du lankidetza sare terminologiko eleaniztunean.
Terminologia zentroaren jokabidea baliabide terminologikoen eraketa, neologismoen normalizazioa eta aholkularitza terminologikoa dira. Hori dela eta, mesede eginez sistematizazioari eta ekintzako arlo guztietako terminologia hedapenari, TERMCATek hiztegiak, lexikoak, eta jakintza eremuko material eleaniztun dibulgatzaileak egin eta haien elaborazioa sustatzen dute.
Erakundeak zenbait komunikazio hedabideekin, unibertsitateekin, eskola profesionalekin eta erakundeekin, hala nola, AENOR, TRIAC edo Softcatalà; eta nazioko zein nazioarteko eginkizunetan parte hartzen du. Gainera, Europako Terminologia Batzordeko zuzendaritza kide da.
TERMCATek eginiko fitxa guztietan eskuragarri dago Cercaterm erreminta, sareko kontsulta zerbitzua da, katalaneko testu espezializatuak itzuli edo idazterakoan izan ditugun edozein zalantza terminologiko argitzeko balio duena. Terminologia berria antzematean edo beste hizkuntza bateko erabilerak eta katalanez ematen diren proposamen baliokideak, TERMCATeko Kontseilu Gainbegiraileak neologismoen eraketarako eredu koherenteak bereizi egiten ditu ikuspuntu linguistiko, terminologiko eta erabileratik. Neologismo normalizatu guztiak Neolotecan kontsultatu daitezke.
TERMCATek 25 langileko pertsonala du eta esparru askotako profesionalen aholkuak izaten ditu. Erakundearen urteroko aurrekontua 1,5 miloi eurokoa da.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Full de difusió de neologismes (1988tik)
- Criteris lingüístics per a la terminologia'’ (1990tik)
- Diccionaris terminològics
- Terminologies, (1992tik), hiztegi eleaniztun teknikoen bilduma
- Neoloteca, (gizarteko esparru guztietako neologismoen sare-hiztegia)