Edukira joan

The Breeders

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Breeders
Datuak
JatorriaBoston
Musika motarock alternatibo
Urteak1988
Produkzioa
Diskoetxea(k)4AD (en) Itzuli
Elektra Records
Kim Deal
Kelley Deal (en) Itzuli
Josephine Wiggs
Tanya Donelly
Britt Walford (en) Itzuli
Carrie Bradley (en) Itzuli
José Medeles (en) Itzuli
Informazio gehigarria
thebreedersmusic.com
IMDB: nm1629759 Facebook: thebreeders Twitter: thebreeders Instagram: thebreeders MySpace: thebreeders Youtube: UCppjZczkZey544xDao8-jPw Souncloud: thebreeders Spotify: 1xgFexIwrf2QjbU0buCNnp iTunes: 790125 Last fm: The+Breeders Musicbrainz: 667e856e-f3a7-42e9-8244-95422ef31321 Songkick: 184416 Discogs: 39778 Allmusic: mn0000620495 Deezer: 1625 Edit the value on Wikidata
Kim Deal abeslaria taldearekin lanean, c. 2002.

The Breeders AEBetako rock alternatiboko talde bat dira, Daytonen (Ohio) sortua. Formazio klasikoko partaideak dira: Kim Deal (gitarra, ahots nagusia), haren ahizpa bikia Kelley Deal (gitarra nagusia, ahotsak), Josephine Wiggs (baxua, ahotsak) eta Jim Macpherson ( bateria).

Taldea Kim Dealek eta Tanya Donellyk osatu zuten 1989an, bata Pixies taldean eta bestea Throwing Muses bandekin zebiltzala, albo-proiektu gisa. Beren lehen albuma grabatzeko, Pod, Dealek eta Donellyk ekarri zituzten Josephine Wiggs baxu-jotzailea (The Perfect Disaster) eta Britt Walford bateria (Slint) bildu zituzten. Kimen ahizpa Kelley Deal ahizpa hirugarren gitarra-jole gisa hartu zuten, 1992an Safari EP-a grabatzeko.

Handik gutxira, Tanya Donellyk taldea utzi bere talde proiektu propioan (Belly) jarduteko, eta Kelley Deal gitarrista nagusi bakarra bilakatu zen. Taldearen lehen diskoa ez zen hasiera batean arrakasta komertziala izan, baina taldeak jarraipena egin zuen rock indiearen zaleen eta Nirvanako Kurt Cobain bezalako musikarien gorespenarekin.[1]

1993an, Pixies banandu egin ziren, eta Deal The Breeders taldean kontzentratu zen. Bateriajolea aldatu zuten,Jim Macpherson (The Raging Mantras) hartuz. Taldearen album arrakastatsuena, Last Splash, 1993an kaleratu zuten 1990etako rock alternatiboaren uhinaren erdian. Disko horretan dago taldearen hit ezagunena:"Cannonball".[2]

1990eko hamarkada amaieratik ospe gutxiagorekin jarraitu dute, aldaketa batzuk eginez taldean eta diskoak eginez tarteka.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «The Breeders» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-08 data duen 1138136338 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Cannonball, The Breeders taldearen hit ezagunenaren bideoa.