The Faculty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Faculty
Faculty-1998.png
Filma
Jatorrizko izena The Faculty
Urtea 1998
Generoa beldurrezko zinema
zientzia-fikzio filma
Misteriozko zinema
teen filma
alien invasiona
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 100 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Robert Rodriguez
Gidoigilea(k) Kevin Williamson
Antzezlea(k)
Jordana Brewster
Clea DuVall
Laura Harris
Josh Hartnett
Shawn Hatosy
Elijah Wood
Robert Patrick
Piper Laurie
Famke Janssen
Salma Hayek
Bebe Neuwirth
Jon Stewart
Usher
Christopher McDonald
Daniel von Bargen
Danny Masterson















Ekoizpena
Ekoizlea Robert Rodriguez
Bob Weinstein
Harvey Weinstein
Elizabeth Avellán



Konpainia ekoizlea Dimension Films
Edizioa Robert Rodriguez
Bestelako lanak
Musikagilea Marco Beltrami
Argazki-zuzendaria Enrique Chediak
Kanpo loturak
http://www.miramax.com/movie/the-faculty

The Faculty zientzia-fikziozko eta beldurrezko film bat da, 1998. urtekoa. Kevin Williamsonek idatzia (Scream eta Scream 2 filmen idazle bera) eta Robert Rodriguezek gidatua, protagonistatzat ditu Elijah Wood, Josh Hartnett, Jordana Brewster eta Cléa DuVall aktoreak, beteak beste.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Casey Connors (Elijah Wood), ikasle bat da, eta bere kideak beti daude bera zirikatzen. Egun batean animalia arraro bat aurkitzen du ikastetxeko futbol zelaian. Animalia hori hartu eta Furlong irakasleari ( Jon Stewart ) ematen dio, analizatu eta gero zefalopodo berri bat dela uste dute.

Hurrengo egunean irakasleak arraro daudela sentitzen du Caseyk, eta, armairu baten barrutik ikusi eta gero nola gimnasiako irakasleak horietako animali arraro bat sartzen duen erizainaren belarrian ( Salma Hayek ), konturatzen da alien batzuk kontrolatzen dituztela irakasleak eta bere kideei erakutsi nahi die aurkitu zuen animalia, baina konturatzen da desagertu egin dela. Gela horretan bertan Furlong irakaslearekin aurkitzen dira, infektatua izan dela, eta ikasleei infektatzen saiatzen da. Zekek Furlong irakasleari esku bateko behatzak mozten dizkio, eta gero, berak prestatzen eta ikasleen artean saltzen duen droga bat sartzen dio irakasleari begian, hiltzen, edo hori ematen du.

Casey guztiok infektatuak daudela konturatzen da, beraiek izan ezik, eta baita konturatzen da oso azkar pasatuko dela infekzioa gizakien artean, eta gelditu behar dutela, bestela, Herrington herri osoa infektatua egongo dela. Zekek denei eramaten die bere etxera, non esperimentuak egiten dituzte aurkitutako animali arraroarekin ( aliena dela ). Esperimentuak egiten eta gero konturatzen dira alien horiek ura behar dutela bizirik irauteko eta arrazoi horregatik sartzen daudela gizakien gorputzetan. Bere drogekin hil ditzakete alien horiek, diuretiko bat delako, eta bere lagunei esnifatzera behartzen die gizakiak diren ala ez jakiteko, baina Delilah errebelatzen da drogaren aurka eta Zeken laborategia eta droga gehiena puskatzen ditu, infektatua dagoelako, ihes egin baino lehen.

Ikastolara itzultzen dira alienak hiltzen saiatzeko, baina gimnasioan Marybethek bere benetako itxura erakusten du, alienen erregina da, eta bakarrik berari hiltzen lortu dezakete pertsona guztiak infekziotik sendatzea. Marybethek esaten du planeta osoa hartu nahi duela bere menpean, beraien planeta lehortzen eta hiltzen hasia delako. Casey eta Stokes ihes egiten dute igerilekuaren gelara, non Stokes zauritua eta infektatua da. Zeke eta Casey dira infekziotik libre dauden bakarrak eta aldageletara egiten dute ihes, non Zekek kolpe bat hartzen du eta konortea galtzen du. Caseyk gelditzen den drogaren guztia hartzen du eta erreginari engainatzen dio gelditzen den droga bakarra bere begian sartu eta hiltzeko.

Hurrengo hilabetean pertsona guztiak ondo daude eta denak jarraitzen dute bere bizitza normalarekin. Stan eta Stokes elkarrekin egoten hasten dira eta Zeke futbol taldean satrzen da. Caseyri ez diote gehiago zirikatzen eta Delilahrekin ateratzen hasten da, eta gainera ikastetxeko ikasle ospetxuena eta herriko heroia bihurtu da. Bitartean, Furlong irakaslea bere bizitzarekin jarraitzen du, baina kostatzen zaio, begi bakar bat gelditzen zaiolako, eta eskuko behatz guztiak falta zaizkiolako.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]