The Kid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Kid
Chaplin The Kid.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua The Kid
Izenburua euskaraz Mutikoa
Urtea 1921
Generoa Komedia
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 65 minutu
Zuzendaria
Charles Chaplin
Ekoizleak
Charles Chaplin
Gidoilariak
Charles Chaplin
Aktoreak
Charles Chaplin
Edna Purviance
Jackie Coogan
Henry Bergman
Lita Grey
Musikagileak
Charles Chaplin (1971)
Argazkilariak
Roland Totheroh
Jatorrizko hizkuntza
Ingalesa
CC The Kid 1921.jpg

The Kid (euskaraz Mutikoa) 1921ean estreinatu zen Charlie Chaplinen film mutua da. Chaplinekin batera, Jackie Coogan mutikotxoa nabarmentzen da haur izar eta protagonista paperean. Egun ezaguna izaten jarraitzen duen film mutuetatik bakarretarikoa da.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Edna (Edna Purviance) izeneko neskatxa gazte batek, nahi ez duen semea eduki du. Nahigabeturik erabat, bere semea familia dirudun baten autoan uztea erabakitzen du, ume ttikia zaintzeko eskatzen duen mezua ondoan jartzen diolarik [1]. Baina, gaizkile batzuk autoa lapurtu eta haurtxo jaioberria aparteko auzo bateko kale ertz batean botata uzten dute. Hantxe aurkitzen du alaia, ez-arduratsua eta inuxentea den ibildaun batek (Charlie Chaplin), zenbaitetan ardura handi hori gainetik kentzen saiatuko denak, baina errukitu eta semetzat hartzeko duenak. Umetxoa hazi eta John izena izango du, 5 urtekoa (Jackie Coogan). Algara sortuko duen bihurrikeriak medio, zoriontsu eta lasai-lasai biziraungo dute aitaordea eta biak auzo pobre batean.

Bitartean, Edna, Johnen berezko ama, aktoresa famatu eta dirudun bihurtu da; semea abandonatu zuen unea ezin du ahaztu eta maiz etorri ohi da auzo pobreetara, umeei jostailuak banatzera. Hortxe dago The Kid. Chaplinek gordeta duen aspaldiko mezua irakurri bezain pronto, Edna galduta duen semea delaz konturatzen da. Azkenean, ama-semeak elkarrekin biziko dira eta (Charlie Chaplin) ere urte batzuk atzera umea geratu zen luxuzko etxea hartan bizitzera gonbidatuko dute.

Datu interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartarako efektu berezi berri asko izan zuen.

Chaplinen inspirazioa bere bizitza pertsonalean oinarritu zen; haurtzaro latza izan zuen eta behar baino azkarrago jaio zen ume jaioberria hil zitzaion. Apartako filma izan zen hura, zuzendariaren bizitzaren zertzelada handiak jaso baitzituen [2].

Datu garrantzitsua da, era berean, Edna Purviancek alcoholarekin zuen arazoa [3]. Askotan iritsi ohi zen mozkortuta grabazioetara eta, ez gutxitan, Chaplinek bere ordea hartuko zuen aktoreren batean pentsatu zuen.

Lita Grey nahiago zuen zuzendariak, baina, azkenean Tentazioaren Aingerua interpretatuko zuen honek. Hori bai, bizitza errealean haurdun geratuko zen 16 urterekin (Chaplinek 35 urte zituen) eta, 1924an, zuzendariarekin ezkonduko zen. Bikoteak bi seme izan zituen, baina berehala hasi ziren arazoak eta, 1927an, banandu egin ziren [4].

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibildauna: Charlie Chaplin
  • Edna: Edna Purviance
  • The Kid: Jackie Coogan
  • Polizia: Tom Wilson
  • Tentazioaren Aingerua: Lita Grey

Charles Chaplinek idatzi, zuzendu eta antzeztua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Kid Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]