The Spire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Spire
DublinSpireDusk.jpg
The Spire hemen kokatua: Dublin
The Spire
The Spire
The Spire (Dublin)
Kokapena
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Herria Dublin
Koordenatuak 53° 20′ 59″ N, 6° 15′ 37″ W / 53.34972°N,6.26028°W / 53.34972; -6.26028Koordenatuak: 53° 20′ 59″ N, 6° 15′ 37″ W / 53.34972°N,6.26028°W / 53.34972; -6.26028
Arkitektura
Garaia 2003ko urtarrilaren 21an ipinia

The Spire edo Dublingo Spire delakoa, ofizialki Argiaren Monumentua bezala izendatua, Dublin hiriko erdigunean dagoen O'Connell Street kalean kokatzen den 120 metroko garaieradun altzairu herdoilgaitzezko kono luze bat da, antzina Nelsonen Zutabea kokatzen zen lekuan dago eta gaur egun munduko eskulturarik garaiena da.

Lan hau Ian Ritchie Architects Ltd britainia estudioak diseinatu zuen eta 3 metroko oinarria duen kono erraldoi bat da, bere goreneko muturrean 15 zentimetrotara iritsi arte piskanaka estutuz doalarik. Bere eraikuntza 2002ko abenduaren 18an hasi zen, monumentuaren 6 ataletako lehenengoa ezarriaz, ataletako azkena 2003ko urtarrilaren 21an ipini zen.

Gaur egungo bere kokalekuan Nelson almirantearen omenezko Nelson zutabea zegoen, baina 1966an IRAk lehergailu bat ipini eta zutabea bertan behera suntsituta gelditu zen. 1999an diseinatutako plan bati esker The Spire monumentua eraiki ahal izan zen, 1970eko hamarkadatik aurrera hiriko gune honek jasaten zuen gainbeherari aurre gin eta indarberritzeko asmoz.

Monumentu honen leloa bere webgunean agertzen den Jonathan Swift dublindar idazlearen honako esaldi hau da: "Real vision is the ability to see the invisible" (euskaraz "Benetazko ikuspegia ikusezinezkoa ikustean datza").

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Spire Aldatu lotura Wikidatan