The Swing (musika bilduma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Swing (musika bilduma)
INXSen albuma
Egilea(k)INXS
Argitaratze-data1984
Ezaugarriak
Genero artistikoanew wave musika
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaWarner Music Group
Deskribapena
Honen parte daINXS' albums in chronological order (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaNile Rodgers (en) Itzuli
[[Kategoria:Nile Rodgers (en) Itzuli ekoitzitako musika]]

Discogs: 71986 Edit the value on Wikidata

The Swing INXS australiar musika taldearen estudioko laugarren kantu bilduma da, 1984an kaleratua. Bilduma honetako lehen kantua den Original Sin New Yorken grabatu zen Nile Rodgersekin eta Daryl Hallek lagundua korista bezala.

Dekadance izeneko erremixen kasetea Australian argitaratu zen.

Bilduma honetako beste kantu arrakastatsu batzuk "Burn for you" eta "I send a message" dira. Sekulako salmenta arrakasta izan zuen, eta Original Sin kantua etenik gabe entzun ahal izan zen mundu guztiko klub askotan.

LP hau argitaratu ondoren, INXS taldeak Live Aid'85 kontzertuan parte hartu zuen.

2010eko urrian The Swing bilduma 100 Best Australian Albums izeneko liburuan 56. postuan sailkatua izan zen. Zerrenda horretan INXS taldearen beste bilduma bat ere bazegoen, Kick, 11. postuan agertzen zena.

Bilduma honen zenbait bideo daude, eta guztiak kaleratu dira. Bideo hauen artean "Burn for you"ren bideoa dago, Richard Lowenstenek zuzendutako INXSen lehen bideoa izan zelarik (ondoren INXS taldearen beste bideo batzuk ere zuzenduko zituen).

Kantuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Original Sin" (5:19)
  2. "Melting in the Sun" (3:25)
  3. "I Send a Message" (3:24)
  4. "Dancing on the Jetty" (4:34)
  5. "The Swing" (3:52)
  6. "Johnson's Aeroplane" (3:55)
  7. "Love Is (What I Say)" (3:42)
  8. "Face the Change" (3:34)
  9. "Burn for You" (4:59)
  10. "All the Voices" (6:06)

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Original Sin" (1983ko abendua)
  • "I Send a Message" (1984ko martxoa)
  • "Burn for You" (1984ko uztaila)
  • "Dancing on the Jetty" (1984ko urria)


Aurrekoa
Shabooh Shoobah
INXSen kantu bildumak
1984
Ondorengoa
Listen Like Thieves

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]