The Thomson Corporation

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Thomson Corporation
Thomson logo.svg
Datuak
Mota negozioa eta enpresa
Herrialdea Kanada
Gobernantza
Egoitza Toronto eta Stamford (Connecticut)
Forma juridikoa akzio konpainia
Historia
Sorrera 1989
Ordezkatzen du Informazio Zientifikorako Institutua
Ondorengoak Thomson Reuters
Desagerpena 2008
thomson.com

The Thomson Corporation munduko informazio enpresa handienetako bat zen. Thomson aktiboa izan zen finantza zerbitzuetan, osasunean, zuzenbidean, zientzietan eta teknologia-ikerkuntzan, zergetan eta kontabilitatean. Konpainiak bost segmentu zituen: Thomson Financial, Thomson Healthcare, Thomson Legal, Thomson Scientific eta Thomson tax & Accounting.

2007ra arte, The Thomson Corporation munduko hezkuntzako goi mailako testuliburuen, informazio akademikoko soluzioen eta erreferentziazko materialen hornitzaile nagusienetako bat izan zen. 2006ko urriaren 26an, Thomsonek Thomson Learning aktiboen salmenta proposatu zuen. 2007ko maiatzean, Thomson Learning Apax Partners-ek eskuratu zuen eta uztailean Cengage Learning izena hartu zuen.[1] Ondoren, 2007ko urriaren 15ean, Educational Testing Service (ETS), mundu mailako ikerketaren eta ebaluazioaren arloko liderrak, Thomson Prometric erosketa burutu zuen. Thomsonek mundu osoko 135 herrialdetako test zentroen sarea saldu zuen, 435 milioi dolarretan. Prometric ETSren jabetzakoa den filiala da orain. [2]

2007ko maiatzaren 15ean, Thomson Corporation-ek Reuters-ekin akordioa lortu zuen bi konpainiak bateratzeko, 17,2 mila milioi dolarreko balioa zuen operazioa. 2008ko apirilaren 17an, enpresa berria Thomson Reuters izenarekin sortu zen. Thomson Reuters buru berria Tom Glocer da, Reuters-eko buruzagi ohia.

Ofizialki Kanadako konpainia izanik, Thomson Stamford-en (Connecticut) zuen egoitza operatiboa, baina Kanadako jabetzakoa izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresako Zerbitzuak eta Webguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]