The Transporter
The Transporter, frantsesez Le Transporteur (euskaraz Garraiatzailea) Louis Leterrier frantziar eta Corey Yuen hongkongdar zinema zuzendariek 2002an zuzendutako ekintza film bat da, BMW auto markaren The Hire film laburren sailean oinarrituta. Gidoia Luc Bessonek idatzi zuen. Jason Statham, Shu Qi, François Berléand, Matt Schulze eta Ric Young aktoreek antzeztu zuten.
Arrakastari esker, bi jarraitpen izan zituen: Transporter 2 (2005) eta Transporter 3 (2008), bai eta The Transporter Refueled (2015) berregokitzapena eta Transporter: The Series (2012-2014) telesaila ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frank Martin indar berezietako soldadu ohiak Frantziako mediterranear kostaldean bizimodu lasaia darama, "garraiatzaile" gisa lan eginez, alegia, garraiogaiak, bai gizakiak ala bestelakoak, leku batetik bestera daramatzan mertzenario gisa, betiere galderarik egin gabe.
Bere luxuzko Mercedes autoaz misio sekretu eta batzuetan arriskutsuak egiten ditu, baina beti zorrotz betetzen dituen hiru arauoi jarraituz:
- 1. araua: traturik inoiz ez aldatzea.
- 2. araua: izenik inoiz ez ematea, norekin lan egiten duen eta zer garraiatzen duen ez baitu jakin nahi.
- 3. araua: paketearen barnean zer dagoen ez ikustea.
Oraingoan daraman karga iraganean banatu izan dituenen antzekoa dela dirudi. Estatubatuar batek kontratatu du, hartaz “Wall Street” ezizena duela bakarrik daki. Baina ibilbidean zehar Frankek geldiune bat egin eta "paketea" mugitu egiten dela ohartu da...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jason Statham: Frank Martin
- Shu Qi: Lai Kwai
- François Berléand: Tarconi inspektorea
- Matt Schulze: Darren "Wall Street" Bettencourt
- Ric Young: Kwai jauna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2003ko filmak
- Louis Leterrierrek zuzendutako filmak
- Corey Yuenek zuzendutako filmak
- Luc Bessonek idatzitako filmak
- Robert Mark Kamenek idatzitako filmak
- Jason Stathamek antzeztutako filmak
- Shu Qik antzeztutako filmak
- Matt Schulzek antzeztutako filmak
- François Berléandek antzeztutako filmak
- Ric Youngek antzeztutako filmak
- Alfred Lotek antzeztutako filmak
- Jean-Yves Bilienek antzeztutako filmak
- Sandrine Rigauxek antzeztutako filmak
- Tonio Descanvellek antzeztutako filmak
- Luc Bessonek ekoitzitako filmak
- EuropaCorpek ekoitzitako filmak
- TF1ek ekoitzitako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- Transporter (frankizia)
- Frantziako filmak
- Thrillerrak
- Mendekuari buruzko filmak
- Frantzian girotutako filmak
- 2002ko filmak