The Voyage Out

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Voyage Out

The Voyage Out Virginia Woolfen lehen eleberria da. 1915ean argitaratu zuen, bere anaiaren Gerald Duckworth and Company Ltd argitaletxearen bitartez. Estatu Batuetan 1920an izan zen argitaratua Doran argitaletxeagatik. Woolfen satira sozial zorrotzenetako bat da.

Virginia Woolf

Eleberri honetan, Rachel Vinrace bere aitaren itsasontzian ontziratzen da Hego Amerikara bidaiatzeko. Hau autoezagutza bidaia bat bilakatzen da, bidaia mitiko baten bertsio modernoa. Gainera, Woolfek aurrerago Mrs. Dalloway eleberriko protagonista izango den Clarissa Dallowayen berri ematen du eleberri honetan. Bidaiarien arteko desberdintasunek aukera ematen diote Woolfi Eduardotar bizitza garaikidea satirizatzeko.

Eleberri honen hasierako izenburua Melymbrosia izan zen. Woolfek, baina, zirriborroan bertan aldatu zion izena. Argitaratu aurreko bertsioa Louise DeSalvok, Woolfen literaturan aditua denak, berregin zuen eta hasiera batean izan behar zuen izenburupean argitaratu zuen[1]. DeSalvok dioenez, testuan gauzatutako aldaketek lotura zuzena duten Woolfen bizitzan gertatutako aldaketekin.[2]

The Voyage Out zein Night and Day eleberrietan argi geratzen da autoreak eleberrigintza ingelesetik jasotako molde narratiboekin hausteko duen nahia. Dena den, lehen eleberriok ez zuten oihartzunik izan kritikoen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Woolf, Virginia. (2004). Louise DeSalvo ed. Melymbrosia: A Novel. Cleis Press ISBN 9781573441971..
  2. (Ingelesez) Haule, J.. (1982). «Melymbrosia: An Early Version of "The Voyage Out"» Contemporary Literature 23: 100-104..