Eduardotar Aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa, Eduardotar Aroari izena eman zion monarka.

Eduardotar Aroa (ingelesez Edwardian era edota Edwardian period) Erresuma Batuan Eduardo VII.aren erregealdia jazo zen denboraldiari deritzaio, alegia 1901-1910 artean.

1901eko urtarrilean Viktoria Erresuma Batukoa hil zenean, Viktoriar Aro luzeari amaiera eman, eta haren semea zen Eduardo printzea errege bilakatu zen. Viktoriar nahiko etxezalea eta jendartean ibiltzearen oso zale ez izan arren, Eduardo VII.a XX. mendean Europa Kontinentaleko modaren eraginèan zegoen britainiar elitearen buru nagusia zen, bai eta jendartean ibiltzea eta parrandazale ospea zuen gizesemea ere. Aro honen ezaugarri nagusia britainiar gizartean gertatutako aldaketak izan ziren, batez ere ordurarte noble eta jauntxoek alboratu zituzten gizartearen gehiengoari dagokionez, tartean langileak eta emakumeak.

Aro honen amaiera Titanic ontziaren hondaratzeak eta Lehen Mundu Gerraren hasierak adierazi zuten.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]