Thea Louise Stjernesund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thea Louise Stjernesund

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThea Louise Stjernesund
JaiotzaLørenskog1996ko azaroaren 24a (27 urte)
Herrialdea Norvegia
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa

Facebook: thea.stjernesund Instagram: theastjernesund Edit the value on Wikidata

Thea Louise Stjernesund (Lørenskog, Norvegia, 1996ko azaroaren 24a) Norvegiako eski alpinoko eskiatzailea da, eslalom erraldoi eta eslalom diziplinetan espezializatua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stjernesund 2011ko abenduan hasi zen FIS lasterketetan lehiatzen, 15 urte zituela, eta, maila horretan, 2013ko otsailean irabazi ahal izan zuen lehen aldiz. Diziplina teknikoetan, espezializazioa laster agertu zen. 2014ko abenduaren 1ean izan zuen bere lehen agerraldia Europako Kopan, Hemsedal-eko eslalom erraldoian, eta 22. postuan amaitu zuen. 2014/2015 Europako Kopako denboraldian, ordea, ez zuen emaitza aipagarririk lortu. 2015/2016 denboraldian, pixkanaka, erdian lerrokatzen hasi zen. Taldekako lehiaketan, brontzezko domina irabazi zuen 2016ko Sotxiko Junior Munduko Txapelketan.

2016/2017ko Europako Kopako negu misto baten ostean, Stjernesundek aurrerapen nabarmena egin zuen 2017/2018 Europako Kopako denboraldiaren amaiera aldera, guztira, bost podium lortu baitzituen. Besteak beste, Zinal eta La Molinako eslalom erraldoiak irabazi zituen; horrek Europako Kopako eslalom erraldoiko sailkapena irabaztea ekarri zuen, Kristine Gjelsten Haugen-en puntu berekin, eta, Munduko Kopan, hasierako postu finkoa ziurtatu zuen. Munduko Kopan, 2018ko urriaren 27an debutatu zuen, Rettenbachferner-eko eslalom erraldoian, Sölden-en; harrigarriro, bederatzigarren amaitu zuen, eta, berehala, Munduko Kopako lehen puntuak irabazi zituen. Bere estreinako denboraldian, 15 onenen artean sailkatu zen beste hiru aldiz, eta bitan, 2019/2020 denboraldian. 2020ko azaroaren 26an, seigarren postuan geratu zen Lecheko lasterketa paraleloan, lehen aldiz lehenengo hamar onenen artean; osterantzean, espero zenaren azpitik geratu zen 2020/2021 denboraldian. Salbuespena 2021eko Cortina d'Ampezzoko Munduko Txapelketa izan zen, non, harrigarriro, munduko txapela irabazi zuen taldekako lehian. Negu arrakastatsua, Norvegiako bi txapelekin ixti zuen: eslalom erraldoian eta eslalomean[1].

Stjernesundek bere lehen podiuma Munduko Kopako lasterketa batean lortu zuen; 2011ko azaroaren 13an, bigarren izan zen Lecheko lasterketa paraleloan, nahiz eta finalean, porrota onartu behar izan zuen Andreja Slokar esloveniarraren aurrean[2]. 2021/2022 denboraldiak aurrera egin ahala, beste bi 10 onenen artekoak gehitu ziren. Pekineko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, beste domina bat irabazi zuen taldekako lehiaketan Mina Fürst Holtmann, Timon Haugan, Maria Therese Tviberg, Rasmus Windingstad eta Fabian Wilkens Solheimekin batera.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pekin 2022: 3. talde lehiaketan, 6. eslalom erraldoian, 15. eslalomean

Munduko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Are 2019: 5. talde lehiaketan, 18. eslalom erraldoian
  • Cortina d'Ampezzo 2021: 1. talde lehiaketan, 22. eslalomean

Munduko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 6 bider lehen hamarren arteko sailkapen bakarkako lasterketetan, podium bat barne
  • Podium bat taldekako lehiaketetan

Munduko Kopako balorazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Ookorra Eslalom erraldoia Eslaloma Paraleloa
Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak
2018/2019 49. 140 13. 132 52. 8
2019/2020 44. 136 24. 51 27. 49 14. 36
2020/2021 54. 98 26. 58 6. 40
2021/2022 35. 256 17. 116 27. 60 2. 80

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017/2018 denboraldia: 6. sailkapen orokorrean, 1. eslalom erraldoiko sailkapenean, 8. eslalom sailkapenean
  • 6 podium, 2 garaipen barne:
Data Lekua Herrialdea Diziplina
2018-03-01 Zinal Suitza Eslalom erraldoia
2018-03-08 La Molina Espainia Eslalom erraldoia

Junior mailako Munduko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sotxi 2016: 3. talde lehiaketan, 11. konbinatuan, 18. eslalom erraldoian, 23. super-erraldoian
  • Are 2017: 8 eslalom erraldoian, 10. konbinatuan, 21. irteeran, 32. super-erraldoain

Emaitza gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Norvegiako 2 txapel: 2021eko eslalom erraldoian eta eslalomean
  • 16 garaipen FIS lasterketetan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) «Thea Louise Stjernesund ist Doppelmeisterin» SKINEWS.CH (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Alemanez) «Andreja Slokar gewinnt überraschend in Lech/Zürs – Schweizerinnen scheitern alle früh» watson.ch (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]