Theaterplatz (Dresden)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Theaterplatz (euskaraz Antzokiaren enparantza edo Antzokiaren plaza) Alemaniako Saxonia estatuko Dresden hirian kokatzen den enparantza bat da. Bere izena bertan Semperoper antzokia dagoelako darama, antzina hau antzoki inperiala baitzen. Horretaz gain, plaza honetan Zwinger eta Katholische Hofkirche katedrala ere kokatzen dira.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dresdengo Alde Zaharrean kokatzen da, Sophienstraß kalearen alboan, Postplatz eta Augustusbrücke zubiaren artean, Elba ibaiaren gain dagoelarik. Theaterplatz enparantzatik Augustusbrücke so egin ezkero, Elba ibairen ikuspegi panoramikoez gozatu ahal da, oso iparraldera dauden Dresdner Heide (Dresdengo landak) ere ikus daitezkelarik.

Theaterplatz enparantzaren gaueko irudi panoramikoa. Bertan Katholische Hofkirche, Zwinger eta Semperoper eraikinak ikus daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]