Thengel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Thengel, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jaunaren eranskinetan kontatzen da. Rohirrim bat da, Rohaneko hamaseigarren erregea. Fengelen seme bakarra izan zen, eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2905ean jaio zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gondorrera bizitzen joan zen bere ama eta familiarekin, eta han ezagutu zuen Morwen Lossarnachekoa, honekin ezkonduko zelarik 38 urte zituenean. Rohango errege bihurtu zen bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2953an hil ondoren. Morwenekin, seme bat, Theoden, eta lau alaba izan zituen, hauen artean, Eomer eta Eowynen ama zen Theodwyn zegoelarik.

Thengelek, sindarina ikasi zuen Gondorren bizi izan zen bitartean, eta, oestronarekin batera, bere etxeko hizkuntza zen. Sekula ez zuen rohanera hitz egin. Bere erregealdian, Sarumanek, bere burua, Isengardeko jaun izendatu zuen. Bere oinordekoa, bere seme Theoden izan zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2980an.


Aurrekoa
Fengel
Rohaneko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2953-2980
Ondorengoa
Theoden