Tholos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atreoren altxorra izeneko tholos mizenastarra

Tholosa (pluralean tholoi) estilo klasikozko tenplu bat da, oro har greziarra, oinplano biribilekoa eta kolomadi batez inguratuta dago. Ezagunena Delfosekoa da.

Delfoseko tholosa, Athenea Pronaiaren santutegiaren barnean dago. Borobil formako eraikin hau K.a. 380 eta K.a. 360 bitartean eraikia izan zen. Kanpoko aldean 14,76 metro diametroko zirkulu batean 20 zutabe doriko ditu, eta barnean, korintoar ordenakoak diren 10 zutabe. Tholosa, Delfoseko multzo monumentaletik gutxi gorabehera 800 metrora dago. Doriar ordeneko zutabeetatik hiru berriztatuak izan ziren, monumentuaren estetika hobetuz eta Delfoseko enblematikoena eta fotografiatuena bihurtuz.

Tholos hitza oinplano biribileko hil eraikinei ere ematen zaie, Mizenaseko kulturan erabilitakoei bezala. Hilobi hauen eredu adierazgarriena Atreoren altxorra da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tholos Aldatu lotura Wikidatan