Edukira joan

Kolomadi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gian Lorenzo Berniniren kolomadi ikusgarria, Vatikanoko San Petriren plazan

Kolomadia, arkitektura klasikoan, ilara bakarrean edo gehiagotan antolaturiko koloma saila da, eraikin baten teilatuari, arkitrabeari edo arkuei eusteko edo dekorazio-elementu bezala eraikitzen dena; zenbaitetan, eraikin autonomoa ere izan daiteke.[1] Oso ospetsua da Gian Lorenzo Berninik Vatikanoko San Petri basilikari loturik diseinatu zuen kurba eliptikoko kolomadia.

Kolomadia eraikin baten aurrealdean baldin badago, atea babesten, arkupe deitzen zaio, eta, aldiz, gune ireki bat ixten badu, peristilo deritzo.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Kolomadi. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-1-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]