Thurstone eskala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Thurstone eskala bereziki jarrerak neurtzeko metodo eta prozeduren multzoa da, Louis Leon Thurstonek 1928 urtean garatutakoa eta berak eraturiko iritzi konparatiboaren legean. Thurstonek item kopuru handik batetik abiatu, horiei buruzko adostasunari buruz pertsona kopuru handi bati galdetu eta eskuratutako erantzunetatik, item egokienak aukeratu eta eskala kuantitatibo baten bitartez baloratzen ditu. Eskala eratu ondoren, bere erabilera aurreko prozeduraren desberdina da: pertsona bakoitzak item bakoitzarekin ados dagoen ala ez soilik erantzun behar du; erantzun ondoren, pertsona jarreraren eskalan duen puntuazioan galde sortako itemen eskala-balioen batura izango da.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.