Edukira joan

Tibilis

Koordenatuak: 36°23′N 7°15′E / 36.38°N 7.25°E / 36.38; 7.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tibilis
arkeologia-aztarnategia
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak36°23′N 7°15′E / 36.38°N 7.25°E / 36.38; 7.25
Map
Demografia

Tibilis, baita ere Thibilis, Numidiako hiri erromatarra eta bizantziarra izan zen. Egungo Sellaoua Announa udalerrian, Aljeriako ipar-ekialdean zegoen. Erorkin ugari gordetzen dira. Tibilisko lekuan aurkitutako latinezko inskripzio ugariek hiriaren historiari buruzko argibideak eman zituzten.[1]

Charles Albert Jolyk XX. mendearen hasieran zuzendutako indusketek hainbat eraikin ekarri zituzten argitara: foro txikia, tenplu bat, basilika bat izan zitekeen eraikina, merkatu txiki bat, bi eliza kristau, bat ondo kontserbatutako baptisferio batekin, eta, azkenik, etxe batzuk, horietako bat familia garrantzitsu batena, Antistiti sendiarena.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus%3Atext%3A1999.04.0006%3Aentry%3Dthibilis
  2. Jacques Gascou, « Pagus et castellum dans la Confédération Cirtéenne », Antiquités africaines, 19.zk., 1983, 175-207. or.[1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]