Timbits

Wikipedia, Entziklopedia askea
Timbits
Donut
Historia
JatorriaKanada
Sorrera-data1971

Timbitsak Kanadako gastronomian oso tipikoak diren bola formako donut txiki batzuen marka erregistratua da. Tim Hortons izeneko jatetxe katean saltzen dira. Donutak egiterakoan soberan geratzen den orearekin egiten dira; hala nola, donut-ei zuloak egiterakoan kendutako oretik. 1976eko apirilean agertu ziren lehen aldiz, eta gaur egun zapore eta mota ezberdinetakoak aurki ditzakegu, hala nola txokolatezkoak, jelly edo gelatinaz beteak, esnegain garratzez estalitakoak edo sagar frijitu zatiez beteak.

Timbit hitzeko "bit"-a Big In Taste espresioaren akronimoa da, 1976ko eslogan originalaren zati zena (Big in Taste, Small in Size). "Tidbit" hitzarekin ere jokatzen du, zeina jaki zati fina den. Kanada eta Estatu Batuetako beste denda kateek Timbitsen oso antzekoak diren produktuak saltzen dituzte, maiz "donut zuloak" deituak. Hala ere, Tim Horton's ek Kanadako kulturan duen pisuagatik, Timbits maiz termino generiko gisa erabiltzen da jaki hau deskribatzeko, nahiz beste marka batekoak izan.

Lehiakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Country Style Donuts markaren Country Bits
  • Krispy Kreme eta Randy's Donuts marken Donuts
  • Shipley's markaren Do-Nut Holes
  • Honey Dew Donuts markaren Dew Drops
  • Donut Diner markaren mini donuts

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]