Tinganes penintsula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tórshavneko Tinganes penintsula.

Tinganes penintsula Faroe uhartediko hiriburua den Tórshavnen dagoen penintsula ezaguna da. Bertan dago kokaturik landsstýri (Faroetako gobernua).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tinganes izenak "parlamentuaren nasa" edo "parlamentuaren kokalekua" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlamentuaren lehenengo biltzarra 825 urtean izan zen. Bertan norvegiar kolonoek "ting" biltzarra eratu zuten. Munduan dagoen legebiltzar zaharrena da Man uharteko Tynwald eta Islandiako Þingvellir parlamentuen ondoren.

Faroetako parlamentua, Løgting, 1816an aldatu zuten hiriaren iparraldera, hala ere gobernuaren etxeak bertan dirau. Skansapakkhusið izena du gobernuaren etxeak eta penintsularen muturrean dago kokaturik. Inguruko etxeak XVI eta XVII mendeetan eraiki ziren Gongin kalearen ertzetan. Hau da Tórshavneko alde zaharra.

Kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulak bitan banatzen du Tórshavneko kaia, Eystaravág (ekialdean) eta Vesteravág (mendebaldean).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 62° 00′ 32″ N, 6° 46′ 12″ W / 62.009°N,6.770°W / 62.009; -6.770