Tintaroi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tintaroia

Tintaroi uretan urtzen den hauts urdin amorfoa da; urtuta dagoenean (tintaroi tindagaia), disoluzioaren pH-aren arabera hartzen du kolorea: gorria pH-a 4,5 denean, eta urdina pH-a 8,3 denean.

Zenbait likenetatik (Roccella tinctoria, Roccella fuciformis, Variolaria dealbata, Roccella montagnei, Dendrographa leucophoea...) lortzen da, amoniakoarekin eta potasarekin tratatuz eta ondoren orea hartzituz.

Doitasun handirik behar ez denean erabiltzen da analisi kimikoetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tintaroi Aldatu lotura Wikidatan