Tocantins (ibaia)
Itxura
(«Tocantins ibaia» orritik birbideratua)
Tocantins Tocantins (pt) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.450 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°43′43″S 49°10′34″W / 1.7287°S 49.1762°W |
Estatu burujabe | Brasil |
Brasilgo unitate federatibo | Pará |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 770.000 km² |
Arro hidrografikoa | Araguaia-Tocantins basin (en) |
Ur-emaria | 11.364 m³/s |
Bokalea () | Marajó Bay (en) |
Tocantins Brasilgo iparraldeko ibaia da. Goiás estatuko erdialdeko goi-ordokian du iturburua, ibai txiki multzo baten bilgunean. Iparraldera egiten du eta, Goiás eta Tocantins estatuak igaro ondoren, Tocantins eta Maranhãoren arteko muga eratzen du. Araguaiarekin batuta, Ozeano Atlantikora isurtzen da Pará estatuan, Amazonasen ahotik hurbil. 2.080 kilometro luze da[1], eta 750.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du[2]. Atal txiki batzuetan baizik ezin da ontziz ibili, ur-laster eta jauzi ugari baitago ibaiaren ibilguan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Las aguas continentales de America Latina. fao.org (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).
- ↑ Tocantins. amazonwaters.org (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).