Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Amazonas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amazonas
Amazonas (es, pt)
Amazon River mouth on the Atlantic.jpg
Datu orokorrak
Luzera 6.400 km
6.800 km
6.992,15 km
6.436 km
Eponimoa Amazona
Geografia
Amazonriverbasin basemap.png
Koordenatuak 4° 26′ 25″ S, 73° 26′ 50″ W / 4.4403°S,73.4472°W / -4.4403; -73.4472Koordenatuak: 4° 26′ 25″ S, 73° 26′ 50″ W / 4.4403°S,73.4472°W / -4.4403; -73.4472
Herrialdea  Kolonbia
 Ekuador
 Peru
 Brasil
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 7.050.000 km²
Arro hidrografikoa Amazonasen arroa
Ur-emaria 209.000 m³/s eta 168.700 m³/s
Iturburua Quebrada Apacheta (en) Itzuli
Bokalea Ozeano Atlantikoa

Amazonas[1] (gaztelaniaz: Río Amazonas; portugesez: Rio Amazonas), Hego Amerikan dagoen ibaia da. Munduko ibairik handiena da ur deskarga bolumenaren arabera, eta onartutako definizio gehienen arabera, munduko bigarren ibairik luzeena da, Nilo ibaiaren ondoren[oh 1]

Apurímac ibaiaren iturburuak Nevado Mismin ia mende batez Amazoniako iturririk urrunena bezala kontsideratuak izan ziren, 2014an eginiko ikerketa batek Peruko Rumi Cruz mendikateko Mantaro ibaiaren goiburuak zirela zehaztu zuen arte[6]. Mantaro eta Apurímac ibaiek bat egiten dute, eta, beste ibaiadar batzuekin batera, Ucayali ibaia eratzen dute, aldi berean, Marañon ibaiarekin elkartzen dena Iquitosetik gora, Perun. Brasil ez diren herrialdeek ibai honi Amazoniako zurtoin nagusitzat hartzen dute. Brasildarrek, tarte honi, Solimões ibaia deitzen diote, Rio Negrorekin elkartu aurretik[7]; Amazonia deitzen dutena Uren Topaketan eratzen da (portugesez: Encontro das Águas), Manausen, ibaiko hiririk handiena dena.

Batez beste segundoko 209.000 metro kubikoko deskargarekin -gutxi gorabehera 6.591 kilometro kubiko urteko, hurrengo zazpi ibai independenteen batura baino handiagoa- Amazoniak ozeanoko munduko ibai-deskargaren %20 sortzen du[8]. Amazoniako arroa munduko drainatze arrorik handiena da, 7.050.000 kilometro koadro inguruko azalerarekin. Brasilen dagoen ibaiaren drainatze-arroaren zatia beste edozein ibai-arrorena baino handiagoa da. Amazonia Brasilen sartzen denean, azkenean Ozeano Atlantikoan deskargatzen duen emariaren bosten bat baino ez du; hala ere, puntu horretan emari handiagoa du beste edozein ibaik baino[9].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazonia, hasiera batean, europarrek Marañon bezala ezagutzen zuten, eta ibaiaren perutar zatia, oraindik ere, izen horrekin ezagutzen da gaur egun. Geroago Rio Amazonas bezala ezagutu zen gaztelaniaz eta portugesez.

Rio Amazonas izena bertako gerlari talde batek Francisco de Orellanaren XVI. mendeko espedizio bat eraso ondoren eman zitzaion. Gerlariak, emakumeek gidatuak ziren. Orellanak greziar mitologiako Amazona pertsonaia gogoratu zuen, emakume gerlaria, eta izen hori eman zioten. Amazonak Irango eszitiar eta sarmaziar gerlariekin lotuta zeuden[10].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografo batzuen arabera, Peru aldean sortzen den Marañón ibaia bide da Amazonasen ama-ibaia. Iquitosen Ucayali ibaiarekin bat egiten du. Beste hainbat geograforen ustez, Apurimac, Ucayali ibaiaren ama-ibaia, Amazonasen benetako iturria ere izango litzateke; honenbestez, 7.025 km luze izango litzateke Amazonas. Ucayalirekin bat egin ondoan, Kolonbiako muga ertzak busti eta Amazonas estatua zeharkatu ondoren, Manaus hiria igarotzen duen Negro ibaia jasotzen du, Pará estatuan sartu baino lehen. Atlantikora baino lehen, Santarem hiria ureztatzen du. Ahoan (Amapá, Brasil iparraldea), 100 kilometroko bokale zabala osatzen du, uharte anitz dituena.

Luzerari buruzko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilgo Gobernuaren geografia erakundeak eginiko neurketek (2007 eta 2008koak) Amazonas munduko ibairik luzeena dela diote[11][12]. Hala ere, munduko geografoko askok oraindik ez dituzte onartu neurketa horiek, ibaiaren sorburua eta itsasoratze lekua non dauden zehaztea zaila baita[13] Beraz, Nilo jo ohi da munduko ibairik luzeentzat[14].

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazonasek 1.000 ibaiadar baino gehiago ditu. Garrantzitsuenak hauek dira:

Napo ibaia
  • Anajas, 300 kilometro, 950 m³/s-ko emaria
  • Badajós, 450 kilometro, 1.300 m³/s-ko emaria
  • Caquetá, 2.420 kilometro, 18.600 m³/s-ko emaria
  • Coari, 450 kilometro, 1.300 m³/s-ko emaria
  • Curuá edo Cuminapanema, 480 kilometro, 550 m³/s-ko emaria
  • Curuá Una, 280 kilometro, 680 m³/s-ko emaria
  • Huallaga, 1.060 kilometro, 3.800 m³/s-ko emaria
  • Jandiatuba, 520 kilometro, 980 m³/s-ko emaria
  • Jari, 790 kilometro, 1.300 m³/s-ko emaria
  • Javari, 1.090 kilometro, 4.500 m³/s-ko emaria
  • Juruá, 3.100 kilometro, 8.400 m³/s-ko emaria
  • Jutai, 980 kilometro, 3.400 m³/s-ko emaria
  • Madeira, 4.207 kilometro, 32.000 m³/s-ko emaria
  • Manacapuru, 300 kilometro, 550 m³/s-ko emaria
  • Marañón, 1.570 kilometro, 16.400 m³/s-ko emaria
  • Morona, 530 kilometro, 1.000 m³/s-ko emaria
  • Nanay, 410 kilometro, 930 m³/s-ko emaria
  
  • Napo, 1.110 kilometro, 6.200 m³/s-ko emaria
  • Negro, 2.400 kilometro, 29.300 m³/s-ko emaria
  • Nhamunda, 590 kilometro, 900 m³/s-ko emaria
  • Paru de Este, 790 kilometro, 970 m³/s-ko emaria
  • Pastaza, 740 kilometro, 2.700 m³/s-ko emaria
  • Purus, 3.090 kilometro, 10.970 m³/s-ko emaria
  • Putumayo, 1.930 kilometro, 8.670 m³/s-ko emaria
  • Samiria, 350 kilometro, 640 m³/s-ko emaria
  • Santiago, 500 kilometro, 1.700 m³/s-ko emaria
  • Tapajós, 2.280 kilometro, 13.400 m³/s-ko emaria
  • Tefé, 480 kilometro, 810 m³/s-ko emaria
  • Tigre, 940 kilometro, 2.700 m³/s-ko emaria
  • Trombetas, 760 kilometro, 2.560 m³/s-ko emaria
  • Uatuma, 710 kilometro, 2.200 m³/s-ko emaria
  • Ucayali, 2.570 kilometro, 13.300 m³/s-ko emaria
  • Urubu, 450 kilometro, 450 m³/s-ko emaria
  • Xingu, 2.270 kilometro, 9.900 m³/s-ko emaria

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazonasen emaria 69 urtez, 1928-1996 bitartean, neurtua izan da Óbidosen (Brasil), ahoa baino 537 kilometro lehenago[15]. Drainatutako eremuak 4.640.300 kilometro koadroko azalera hartzen du puntu horretan, arro osoaren % 79,3. Urteko batez besteko emaria 176.177 m³ segundoko da. Emari handiena ekainean du (244.158 m³/s), eta txikiena azaroan (114.753 m³/s).

Amazonasen batez besteko emariak (/s), Óbidosen neurtuak
Datuak: 1928 eta 1996 artean

Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazoniako oihanak 6,7 milioi kilometro koadroko eremua hartzen du. Lurreko oihan tropikalik zabalena izateaz gain, munduko biodibertsitatearen %10 hartzen du, galzorian dauden flora eta fauna espezie ugari barne[16]. Arnasten dugun airea Amazonian garbitzen da gehienbat. Arazketa hau oihaneko landareek egiten dute, fotosintesiren bidez, karbono dioxidoa xurgatuz beharrezko dituzten karbohidratoak sortzeko. Horrezaz gainera, oihanak garrantzi handia dauka eskualdeko klimaren erregulazioan[16].

Amazonasen arroan ezagutzen dira 40.000 landare, 427 ugaztun (esate baterako jaguarra, hartz inurrijalea eta igaraba erraldoia), 1.300 hegazti (adibidez, harpia arranoa, tukana eta hoatzina), 378 narrasti, 400 anfibio eta ur gezako 3.000 arrain espezie, pirañak barne[17].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nilo ibaia munduko ibairik luzeena dela esan ohi da, 6.650 kilometro inguruko luzerarekin, eta Amazonas ibaia, berriz, bigarren luzeena, gutxienez 6.400 kilometroko luzerarekin. Azken hamarkadetan benetako iturriaren eta bokalearen kokapenaren inguruko eztabaida areagotu egin da, eta ondorioz Amazonas ibaiaren luzera[2]. 2007 eta 2008ko Brasilgo eta Peruko ikerketek Amazoniako hegoaldeko bokaleko ibai-bidea marea-kanalen bidez eta Pará de los Tocantins estuarioa gehitu zituzten eta, ondoren, Amazoniak 6.992 kilometroko luzera duela eta Nilok baino luzeagoa dela ondorioztatu zuten, bere luzera 6.853 kilometrotan kalkulatu zelarik[3]. Adituek berrikusitako artikulu batean, 2009an argitaratu zena, Nilo ibaiak 7.088 km dituela eta Amazonasek 6.575 km-koa argitaratu zen, satelite-irudien analisiaren eta landa-ikerketen konbinazio baten bidez neurtua[4]. Beraz, 2018tik aurrera, bi ibaien luzerak irekita jarraitzen du interpretaziora eta etengabeko eztabaidara.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «Amazon Longer Than Nile River, Scientists Say» Science 2007-06-18 . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  3. «Página Principal do INPE» web.archive.org 2011-04-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  4. Liu, S.; Lu, P.; Liu, D.; Jin, P.; Wang, W.. (2009-03-01). «Pinpointing the sources and measuring the lengths of the principal rivers of the world» International Journal of Digital Earth (1): 80–87 doi:10.1080/17538940902746082 ISSN 1753-8947 . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  5. (Ingelesez) «How Long Is the Amazon River?» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  6. Contos, James; Tripcevich, Nicholas. (2014-03-01). «Correct placement of the most distant source of the Amazon River in the Mantaro River drainage» Area (1): 27–39 doi:10.1111/area.12069 ISSN 0004-0894 . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  7. Penn, James R.. (2001). Rivers of the world : a social, geographical, and environmental sourcebook. ABC-CLIO ISBN 1-57607-579-6 PMC 47696430 . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  8. (Ingelesez) Moura, Rodrigo L.; Amado-Filho, Gilberto M.; Moraes, Fernando C.; Brasileiro, Poliana S.; Salomon, Paulo S.; Mahiques, Michel M.; Bastos, Alex C.; Almeida, Marcelo G. et al.. (2016-04-01). «An extensive reef system at the Amazon River mouth» Science Advances (4): e1501252 doi:10.1126/sciadv.1501252 ISSN 2375-2548 . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  9. Smith, Nigel J. H., 1949-. (2002). Amazon sweet sea : land, life, and water at the river's mouth. (1st ed. argitaraldia) University of Texas Press ISBN 0-292-77770-1 PMC 48691370 . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  10. «Argonautica: Book 2: line 911» sacred-texts.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  11. «Estudo do INPE indica que o rio Amazonas é 140 km mais extenso do que o Nilo», Instituto Nacional de Pesquisas Espaciais, inpe.br, 2008-07-01.
  12. El Nilo no es el río más largo del mundo, mundonegro.com
  13. Roch, John, «Amazon Longer Than Nile River, Scientists Say», news.nationalgeographic.com, 2007-06-18
  14. «Nile River», Encyclopedia Britannica, britannica.com
  15. Amazonas Óbidosen. grdc.sr.unh.edu . Noiz kontsultatua: 2016-12-20.
  16. a b About the Amazon. wwf.panda.org . Noiz kontsultatua: 2016-12-20.
  17. Amazon: wildlife. wwf.panda.org . Noiz kontsultatua: 2016-12-20.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]