Todxs Nós

Wikipedia, Entziklopedia askea
Todxs Nós
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaBrasilgo portugesa
Jatorrizko herrialdeaBrasil
Atalak8
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Hizkuntzaportugesa
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea HBO
IMDB: tt11212828 Edit the value on Wikidata

Todxs Nós (euskaraz: Gu denok) Brasilgo komedia, drama eta sexu aniztasunezko telesaila da. Vera Egito, Heitor Dhalia eta Daniel Ribeiro hirukoteak sortua da. Lehenengo denboraldia HBO Brasil telebista-plataforman estreinatu zen 2020ko martxoaren 22an.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rafa bere burua ez-bitartzat duen 18 urteko gazte pansexuala da. Landa-eremuan bizi da, aita Ulissesekin eta aitaren bikotekide Paularekin. Aitak, ordea, ez du begi onez ikusten semearen genero nortasuna. Halako batean, Rafak landako etxetik alde egingo du eta São Paulora bizitzera joango da Vini lehengusu homosexualaren eta honen lagun-min feminista Maiaren etxera. Rafaren etorrerak biak ustekabean harrapatuko ditu. Hirian tatuaje-estudio batean lana eskainiko dioten X eta Juno lagun ez-bitarrak ezagutuko ditu.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Izenburua Zuzendaria Gidoilaria(k) Emisio data Audientzia
Ikusleak
1«Ser e Não Ser» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko martxoaren 22a
2«O X da Questão» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko martxoaren 29a
3«Porcos Privilégios» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko apirilaren 5a
4«O Destino deu Match» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko apirilaren 12a
5«Chega de Boy Lixo!» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko apirilaren 19a
6«Tretas, Pra Que te Quero» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko apirilaren 26a
7«Existe Amor em SP?» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko maiatzaren 3a
8«Agora é Guerra» Daniel Ribeiro eta Vera EgitoDaniel Ribeiro eta Vera Egito2020ko maiatzaren 10a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]