Toledo-Moctezuma jauregia

Koordenatuak: 39°28′31″N 6°22′13″W / 39.4752°N 6.3704°W / 39.4752; -6.3704
Wikipedia, Entziklopedia askea
Toledo-Moctezuma jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′31″N 6°22′13″W / 39.4752°N 6.3704°W / 39.4752; -6.3704
Map
ErabiltzaileaArchivo Histórico Provincial de Cáceres (en) Itzuli
Biblioteca Auxiliar del Archivo Histórico Provincial de Cáceres (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-AR-0000021

Toledo-Moctezuma jauregia Cáceres (Extremadura, Espainia) hiriko inguru historiko-monumentalean dagoen eraikina da. Estilo ikuspuntutik pizkunde garaiko jauregia da, XV. mendean eraikia. XVI eta XVII. mendetan zaharberritze handiak egin ziren, bestetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia Toledo familiaren jabegoa izan zen. Haien armarria, eraikinaren jabeak izan ziren ere bai Carvajalen eta Ulloa familienekin batera fatxada nagusian ikus daitezke. Juan Cano de Saavedra Hernán Cortésekin batera, Mexikoko konkistan ibili zen. 1531an Huey Tlatoani edo enperadore azteka izan zen Moctezuma II.aren alaba zen Isabel de Moctezumarekin Mexikon ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten eta horietako bat, Juan Cano de Moctezuma, Cáceresaera itzuli zen eta jauregia eraiki zuen. Juan Cano 1559an Elvira de Toledo y Ovandorekin ezkondu zen, horrela garrantzi handiko leinuari hasiera ematen. Ondoren, Juan Canoren seme bat Mariana de Carvajalekin ezkondu zen. Ezkontza horrekin batera eraikinaren zaharberritzeari ekin zioten, batez ere goiko aldean. Horri esker ladreiluzko galeria duen fatxada berezia egin zen. Fatxada horretan Toledo y Carvajal eta Moctezuma familien armarriak jarri ziren.[1]

Gaur egun, eraikin horretan, Probintziako Artxibo Historikoaren egoitza dago, Espainiako Kultura Ministerioaren menpean. Aurretik, XX. mendean, lan desberdinak egin ziren egoitz hori egokitzeko.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toledo-Moctezuma jauregia Aldatu lotura Wikidatan