Hernán Cortés

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hernán Cortés
Hernán Cortés
Datu pertsonalak
Izen osoa Hernán Cortés Monroy Pizarro Altamirano
Jaio 1485
Medellín, Extremadura (Gaztelako Koroa, gaur egun Espainia)
Hil 1547ko abenduaren 2a
Castilleja de la Cuesta, Sevilla (Gaztelako Koroa, gaur egun Espainia)

Hernán Cortés (Medellín, Extremadura, Espainia, 1485 - Castilleja de la Cuesta, Sevilla, Espainia, 1547ko abenduaren 2a) espainiar kapitan trebenetariko bat eta munduko konkistatzailea famatuenetariko bat izan zen. Francisco Pizarroren lehengusu txikia zen, amaren aldetik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau urte zituela aitak Salamancara bidali zuen legeak ikastera. Bi urte geroago, abentura gosez, handik alde egin zuen. 1504ko udaberrian Hispaniolarantz itsasoratu zen. 1511n Kubara joan zen Diego Velázquezen espedizioan.

1518ko azaroaren 18an, Santiago de Cubatik abiatu zen, Mexiko esploratzera zihoan espedizio baten buru. Grijalva ibaiaren ahoan Tabascoko maien aurkako guduan (Centlako gudua) nagusitu ondoren, Mexikoko konkistan garrantzi handia izango zuen Malintxe esklaboa oparitu zioten. Esklabo honek maitale, aholkulari eta interpretetzat baliatuko zuen konkista kanpaina osoan.

1519an Veracruz fundatu zuen (Villa Rica de la Vera Cruz, gaur egungo Veracruztik 70 km iparraldera). Azteka Inperioaren berri izan zuen; altxor ugari zituela esan zioten, eta konkistatzera abiatu zen. Diego Velazquezek Yucatángo esplorazioa amaitu orduko Kubara itzultzeko agindu zion, baina Cortesek uko egin zion Kubako gobernadorearen agintaritzari, eta, bere gizonen itzultzeko tentazioa ekiditeko (gutxi zirela eta arriskuan zebiltzala begien bistakoa baitzen), Hernán Cortések Veracruzen bere ontziak hondoratu zituen. Azteken etsai zirela oharturik, itun militarrak egin zituen totonakekin eta tlaxkaltekekin. 1519ko urrian Cholula (gaur egun Puebla estatuan) hartu zuen.

1519ko azaroaren 8an, 300 espainiar eta 3.000 tlaxkaltekekin, Azteka Inperioaren hiriburuan, Tenochtitlanen sartu zen. Cortesek beharturik, Moctezuma II.a enperadore aztekak Karlos I.a Espainiakoaren mendeko izatea onartu zuen. Hor,Moctezuma 2.a enperadorea, modu baketsu batean, gaztelako erregearen basailu zela deklaratu zuen.

Urtebete geroago, hamaika ontzi, seiehun gizon inguru, hamasei zaldi eta hamalau artilleria piezekin Kubako gobernadore Diego Velázquezek Cortésen aurkako espedizio bat igorri zuen Mexikora, 1520ko apirilean Veracruzko portura iritsi zena. Tenochtitlanen 100 lagun inguru gelditu ziren, Pedro de Alvarado buru zutela, eta Cortés espedizio horri aurre egitera joan zen. Tenochtitlánera bueltatu zenean, Cortések indio asko aurkitu zituen. Hauek, Espainiolen aurka zeuden, Pedro de Alvarado beren sinesmenak, erlijio ikurrak eta jende asko hil zituelako. Eta 1520ko ekainaren 30ean (Gau Triste deitutakoan) espainiarrek ihes egin behar izan zuten. Bertan, bere armada txikia ditximatu egin zen.Tlaxcalan tropak berrantolaturik, eta tlaxkaltekekin bat eginik, Cortések Tenochtitlan setiatu eta 1521ko abuztuaren 13an konkistatu zuen. Hiria suntsiturik gelditu zen. Cuauhtémoc, azteken azken enperadorea, preso hartu zuen, eta 1525ean, espainiarren aurka konspiratzen ari zela leporatuta, urkarazi zuen.

Hurrengo urteetan, azteken lurraldeko gainerako eremuak menderatu zituen. Mexikoko ordokitik abiatuta, konkistatzaileak iparraldetik Zacatecasko eremura heldu ziren; bertan, oso zilar-meatze aberatsak aurkitu zituzten, hainbat mendez Espainiar Inperioa hornituko zutenak. Hegoaldetik, Yucatana eta Guatemalara iritsi ziren; han oraindik baziren maien kulturaren aztarnak.

1522an Karlos Habsburgokoak Espainia Berriko gobernadore izendatu bazuen ere, bere etsaiek azpijokoz kargugabetzea lortu zuten. 1529an erregeak Oaxaca haraneko markes izendatu zuen, baina ez zion gobernadore kargua itzuli. Ozeano Bareko kostaldea eta Kaliforniako penintsula esploratu zituen. 1540an Espainiara behin betiko bueltatu zen, eta bere azken sei urteak Sevillan pasatuko zituen. 1547ko abenduaren 2an, 62 urte zituela, hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hernán Cortés