Edukira joan

Toledoko XVII. kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toledoko XVII. kontzilioa
Motasinodo
Data694

Toledoko XVII. kontzilioa Hispania Bisigodoaren garaian Toledon ospatu zen gotzainen kontzilio bat izan zen, 694. urtean.

Egika erregea Toledoko XVI. kontzilioan juduen aurka hartu ziren erabakiekin eta gotzainen grina falta zela eta batere pozik ez zegoenez, beste kontzilio bat abiarazi zuen, azaroak 9an abiatu eta Toledoko Santa Leokadia elizan ospatu zena, bertara zenbat gotzain joan ziren zehazterik ez dagoelarik.

Erregeak, dei hori juduek mundu osoko erregeen aurkako balizko konplot bat oinarri hartuta justifikatu zuen, eta erresumaren batzuetan juduak matxinatu ere egin zirela aipatu zuen. Erregeak kristautasunera bihurtutako juduen bitartez hebrear hispaniarrek beste toki batzuetakoekin batera elkarrekin kristauen aurka matxinatzeko konspiratu zutela jakin zuela adierazi zuen. Egikak juduenganako zuen errukia argudiatzen zuen, eta horren froga bezala eurak kristautasunera bihurtzearen trukean euren esklabo kristauak mantendu ahal izatea baimendu izana adierazi zuen. Kristautasunera bihurtutako juduak ezkutuan euren jatorrizko ohitura eta sinismenekin jarraitu zutela zioen, eta juduekin hauek esklabo bihurtuz amaitzea proposatu zuen, Narbonense probintzian izan ezik, non probintzia osoa kaltetzen zuen kolera izurriteak biztanleria biziki murriztu zuen, eta non juduak soilik euren ondasunak duxari ematera kondenatuak izango ziren.

Erabaki erlijiosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotzainek erregeak esandakoa berretsi zuten eta honen izenean juduei hauen ondasun guztiak kentzea eta euren emazte eta seme-alabekin batera esklabo bihurtzea agindu zuten. Hortik aurrera ezingo ziren askatuak izan, ea, esklabo bezala, ezingo zuten euren erlijioa praktikatu. Juduen esklabo kristauak askatuak izango ziren eta erregeak esklabo kristau horietatik batzuk izendatuko zituen esklabo bihurtutako juduak har zitzaten, lehenago juduek ordaintzen zituzten zergak ordaintzeko baldintzarekin, juduen gaineko zerga berezia barne. Era berean euren seme-alaben zaintza galduko zuten, familia kristauei hauek hez zitzaten emanak izango zirenak.

Apaizen ezohikotasun batzuk aipatu ziren: bataiatzeagatik eta sakramentu honetan eta konfirmazioan krisma emateagatik kobratzea eta ofizio eta karguen promozioengatik.

Erabaki politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzilioetako ezinbesteko zati diren erabaki politikoei jarraiki, Egika hil ondoren bere alarguna edo bere semeak irain zezakeen ororen aurkako anatema adierazi zen, irain horien zerrenda xehatu bat emanez. Eta erregearen eta errege familiaren ongizatearen aldeko otoitzak eskatzen ziren erresuma guztiko katedral-eliza guztietan urteko egun guztietan Ostiral Santuan izan ezik.


Aurrekoa
Toledoko XVI. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
694
Ondorengoa
Toledoko XVIII. kontzilioa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]