Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan. Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez gauzatzen dela, hauek milioika bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen dituztenak [2].
Kolera endemikoa da garapen bidean dauden zenbait lurraldetan. Bertan, higiene baldintzak eskasak dira. Edateko ura, adibidez, ez da behar bezala arazten, ezta hondakin urak ere. Baldintza horietan edateko ura bakterioz kutsatuta egotea posible da, eta Afrika zein Asiako toki askotan hori da gaixotasunaren sorburua [2].
Kolera 1 eta 5 egun arteko inkubazio-epea duen gaixotasuna da, eta sintoma nagusiak beherako urtsu urgariak, okadak eta sabeleko mina dira; sukarrik, oro har, ez da agertzen. Kasu larrienetan, beherako oso ugariak deshidratazio bortitza eragiten dute, eta tratamendurik gabe heriotza gerta daiteke egun gutxitan [2].
Gaixotasuna prebenitzeko bi estrategia nagusi daude: neurri higienikoak eta txertaketa. Txertoak badauden arren, ez dute immunitate iraunkorra bermatzen eta eraginkortasun mugatua dute. Bakterioaren transmisioa murrizteko, higiene neurriak ezinbestekoak dira [4].
Kolera erraz tratatu daitekeen gaixotasuna da, eta tratamendu goiztiarra jasoz gero, paziente gehienak erabat sendatzen dira. Tratamenduaren oinarria hidratazio egokia da, ahozko hidratazio-soluzioen bidez edo, kasu larrietan, zain barneko likidoen bidez, deshidratazioa zuzentzeko. Gainera, antibiotikoen erabilerak beherakoen iraupena eta bolumena murrizten laguntzen du, eta bereziki gomendagarria da gaixotasun larria duten pazienteetan. Tetraziklinak eta kinolonak dira tratamendurako aukerarik erabilgarrienak [3][5].
Kolera antzinatik ezagutzen den gaixotasuninfekzioso bat da. Medikuntza humoralaren ikuspegian, gaixotasun hau behazunarekin erlazionatzen zen (hortik dator izena: chole = behazuna eta morbus = gaixotasuna). Denborarekin, haren jatorria azaltzeko hainbat teoria proposatu ziren, harik eta frogatu zen batez ere kutsatutako uraren bidez transmititzen zela [1][6].
Kolera historikoki Ganges ibaiaren deltaren inguruan sortu zela uste da, eta eremuan gaixotasuna mendeetan zehar endemikoa izan zelarik. Ingurumen-baldintzek, populazio dentsitate handiak eta ibaiaren uraren erabilerak (edateko, garbitzeko eta praktika erlijiosoekin erlazionatutako erabilerak) gaixotasunaren iraunkortasuna errazten lagundu zuten [1][6].
Antzinako zibilizazioetan (Txina, India eta Grezia) koleraren antzeko gaixotasunen aipamenak badaude ere, lehen pandemia handia 1817an dokumentatu zen Asian, bereiziki Indian. Ordutik, kolerak hainbat pandemia eragin ditu XIX. eta XX. mendeetan zehar, eta Asia, Europa, Afrika eta Ameriketan hedatu da [1][6].
1883an Robert Koch, mediku eta mikrobiologo alemaniarra, kolera gaixotasunaren eragilea isolatzea lortu zuen lehen aldiz, gaur egun Vibrio cholerae izenez ezagutzen den bakterioa. Mikroorganismo honek koma formako egitura duela eta pazienteen hesteetan agertzen dela ikusi zuen, eta horrek gaixotasunaren eta bakterioaren arteko lotura zuzena ezartzea ahalbidetu zuen [1][3][7].
Lehenengo pandemia 1817an hasi zen Indian, Ganges ibaiaren deltako eremuan. Handik, merkataritza-bideei eta kolonialismoaren hedapenari esker, beste lurralde batzuetara zabaldu zen [1][6].
Bigarren pandemia (1826-1851) are zabalagoa izan zen: Europara eta, lehen aldiz, Ameriketara iritsi zen. Gaixotasunaren transmisio-modua ez zen oraindik ondo ulertzen, eta horrek ziurgabetasuna sortu zuen, baita neurri okerrak edo eraginkortasunik gabekoak hartzea ere [1][6].
Hirugarren pandemian (1852-1859) lehen aldiz identifikatu zen gaixotasuna eragiten duen bakterioa: Vibrio cholerae. Aldi berean, transmisioari buruzko ezagutza nabarmen handitu zen, besteak beste John Snow ikertzaileari esker [1][6].
Laugarren pandemia (1863-1979) Asiara, Europara eta Ameriketara zabaldu zen berriro ere. Merkatariza-ibilbideek, gerrak eta erromesaldiek gaixotasunaren hedapena nabarmen erraztu zuten, batez ere higiene-baldintza eskasak zeuden tokietan [1].
Bosgarren pandemia (1881-1896) eragin larria izan zuen Europan. Hala ere, gaixotasunari buruzko ezagutza zientifikoa asko handitu zen, eta horri esker, prebentzio eta kontrol-neurri eraginkorragoak ezarri ziren, hala nola uraren saneamendua eta txertoen lehen saiakerak [1][6].
Seigarren pandemia (1899-1923) Asia, Afrika eta Europan zehar hedatu zen batez. Ameriketan berriz, eragin txikiagoa izan zuen. Pandemia honetan bakterioarenandui berriak identifikatu ziren, eta horrek gaixotasunaren ulermena sakontzen lagundu zuen [1][6].
Zazpigarren pandemia (1961etik aurrera) Vibrio cholerae O1 El Tor anduiak eragin zuen. Asian hasi eta mundu osoan zehar hedatu zen. Pandemia hau gaur egun ere aktibotzat hartzen da, batez ere Asian, Afrikan eta Latinoamerikan[1][6].
Vibrio choleraegorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatuta edaterakoan edo elikagai kutsatutak jaterakoan. Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira. Janarien bitartez transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako kasuak agertzen dira. Pertsonen arteko transmizioa ez da ohikoa, gaixotasuna sortzeko behar den bakterio kopurua oso handia delako. Kolera klasikoaren ezaugarri nagusia beherako likidoen agerpena da, askotan goragaleekin batera. Gorozkiak oso likidoak dira, mukia dutenak baina odolik gabe, eta “arroza-uraren atzenkoak” dira. Gainera, arrain usain nabarmena dute, sodio, bikarbonato eta potasio kantitate handiarekin [2][8].
Urdailera iristerakoan bibrioi asko hiltzen dira, urdaileko azidotasunak jota. Azidotasun gastrikoari aurre egiteko, bakterioarein zenbait anduipH baxuarekiko tolerantzia dute. Bizirik irauten dutenak heste meharrera ailegatu eta bertako mukosara atxikitzen dira TCP (Toxin-Coregulated Pilus) motako fimbriak erabiliz . Vibrio cholerae-k sortzen duen enterotoxina indartsuak bakterioaren birulentzia areagotzen du: toxina horrek hesteetatik ura eta elektrolitoak kanporatzen ditu, beherako bortitzak eraginez [9].
Gaitz honen inkubazio epea 1 eta 5 egun artekoa da. Sintoma nagusiak okadak, beherakoak eta sabeleko mina dira. Ez dago sukarrik, gaitza toxina batek eragiten duelako.
Beherakoak ugari dira (40-50 egun batean), eta oso urtsuak. Kolerak deshidratazio bortitza sortzen du, eta tratatu gabeko gaixoak horren ondorioz hiltzen dira 3-4 egunetan.
Kolera larritasuna asko alda daitezke, kasu asintomatikoetatik hasi eta ordu gutxitan hilgarriak izan daitezkeen kasuetaraino. Gaixotasunaren larritasuna bakterio kopuruaren eta organismoaren erresistentziaren araberakoa da [2].
Gaixotasuna prebenitzeko bi estrategia nagusi daude: neurri higienikoak eta txertoak.
Koleraren aurkako txertoa dago, baina ez du betiko immunitatea ematen eta babesa kasuen erdian bakarrik ematen du. Txertoa jarri ohi da kolera endemikoa duten herrialdeetan abiatu aurretik. Gaur egun, koleraren aurkako hiru txerto daude:
Zelula osoko txerto parenteral inaktibatua
Txerto indargertu orala
Txerto inaktibatu orala
Kolera kontrolatzeko ahaleginak bi arlo nagusitan egin dira: ingurunea eta pertsonen prebentzioa. Neurri eraginkorrenak ingurunekoak izan dira, bakterioaren hedapena eten eta ugalketa saihesten baitute.
Neurri higienikoak ezinbestekoak dira gaixotasunaren prebentziorako, batez ere edateko uraren arazketan. Herri garatuetan, oinarrizko azpiegitura hauek ezartzeak kolera ia guztiz desagerrarazi du. Elikagaien kontrola ere funtsezkoa da: segurtasunez manipulatzea eta jendea higiene oinarrizkoari buruz heztea infekzio-arriskua murrizten du. Kalean saltzen diren elikagaiak eta saltzaileak araututa eta zainduta egon behar dira. Eremu endemikoetara joaten diren turistek botilako ura besterik ez dute edan behar, eta janari gordinak ez dituzte jango [3][4].
Kolera erraz tratatu daiteke, eta gaixo gehienek osasun osoz sendatzen dira, lehenbailehen ahozko hidratatze-soluzioa ematen zaienean. Deshidratazioari aurre egiteko likido eta elektrolito asko eman behar zaio gaixoari (aho bidetik eta zain bidetik). Bakterioari aurka egiteko tratamendu antibiotikoa ezarri behar da. Tetraziklinak eta kinolonak dira erabilgarrienak. [3][5]
Deshidratazioa duten pazienteek berehala ahozko hidratatze-soluzioa (SBS) hartu behar dute. Oso garrantzitsua da SBS maiz eskaintzea eta pazienteak zenbat edan duen eta zenbat likido galdu duen, beherakoen eta goragaleen bidez, kontrolatzea. Goragaleak dituzten pazienteek ahoz sorbo txikitan eta maiz hartu behar dute SBS, edo behar izanez gero, naso-gastriko tubu baten bidez ematen zaie soluzioa zuzenean. SBS prestatzeko ura egosita edo kloro-produktu batekin tratatuta egon behar da. [5]
Deshidratazio arina duten pazienteentzako SBS-soluzioaren kantitate adierazgarriak lehen 4 orduetan emateko
Adina
<4 hilabete
4-11 hilabete
12-23 hilabete
2-4 urte
5-14 urte
>=15 urte
Pisua (kg)
<5
5-7
8-10
11-15
16-29
>=30
ml
200-400
400-600
600-800
800-1200
1200-2200
2200-4000
Deshidratazio larria duten pazienteak, estuporean edo koman daudenak, kontrolatu gabeko goragaleak dituztenak edo edatea eragotz diezaioketen nekea izanez gero, bide intravenosoaz berriro hidratatu behar dira. [5]
Antibiotikoak beherakoen bolumena eta iraupena murrizten lagunduko du eta gomendatzen da gaixotasun ertain edo larria duten pazienteetan erabiltzea. [5]
12345678910(Gaztelaniaz)Becerra,Mart�n Guerrero;G�mez,Ulises Reyes;Saavedra,Francisco Soria;Hern�ndez,Manuel Reyes;Casillas,Javier A. Baeza;Sotero,Mar�a del C. Espinosa;Dorantes,Alan E. Almonte;Jaramillo,Cynthia A. Ju�rezet al.. (2022).«Cólera»Enfermedades Infecciosas y Microbiolog�a42(1): 21–28.(kontsulta data: 2026-03-31).
12345678910González Valdés,Laura Margarita;Casanova Moreno,María de la C.;Pérez Labrador,Joaquín. (2011-12).«Cólera: historia y actualidad»Revista de Ciencias Médicas de Pinar del Río15(4): 280–294.ISSN1561-3194.(kontsulta data: 2026-03-31).
↑(Gaztelaniaz)Fernandez F,Sandra;Alonso,Guillermina. (2009-12).«Colera y Vibrio cholerae»Revista del Instituto Nacional de Higiene Rafael Rangel40(2): 50–69.ISSN0798-0477.(kontsulta data: 2026-03-31).
↑Kaper,J B;Morris,J G;Levine,M M. (1995-01).«Cholera»Clinical Microbiology Reviews8(1): 48–86.doi:10.1128/cmr.8.1.48.(kontsulta data: 2026-03-31).