Toniko (musika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Toniko, musikaren teorian, eskalako lehen notari zein lehen nota horretatik abiatuta eratzen den akordeari deritzo. Tonalitatea adierazten duena eta honi izena ematen diona da.

Adibidez, Re nagusiko eskala, modu nagusiko eskala bat da, nota toniko bezala Re duena.

Toniko baten existentzia, edo, Alban Bergek Lulu izeneko bere operan erabilitako zentro tonal bat edo gehiagorena, funtsezkoa da musika lan gehienetan, estiloa edozein dela ere.

Musika atonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean, europar konposatzaileren batzuk, eskalako gradu guztiek balio bera zuten eta, beraz, nota tonikorik gabeko musika idazteko saiakerak egin zituzten, musika atonala da.