Topic on Wikipedia:Txokoa

Berria-ko erreferentziak hobeto jasotzen dira automatikoki

10
Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Albiste on bat. Berria egunkariko erreferentzia bat automatikoki jasotzen dugunean orain ez du esaten ingelesez dagoela eta egilearen izena hartzen. lehengo astera arte egilea "Berria.eus"zela hartzen zuen. Adibidez, url-albiste honetatik: https://www.berria.eus/paperekoa/2440/034/001/2017-11-14/irugurutzetako-labeak.htm

Orain: Arrizabalaga, Mikel «Irugurutzetako labeak» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-08.

Lehen: (Ingelesez) Berria.eus «Irugurutzetako labeak» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-04-19

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Berdina gertatzen da, "(Ingelesez)", Teknopolis Elhuyarreko erreferentzietan... Ikus hau, hemen txertatuta.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dago gure esku, Elhuyarren esku baizik, definitzea euren webgunea zein hizkuntzatan dagoen. Facebookerako definituta dute, baina ez DublinCore erabilita.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zoragarri, Ksarasola! Parametroak nahiko modu traketsean agertzen ziren, eta orain ederki geratzen da, zorionak! Ez da gauza bera, baina Berriako bilaketak pobreak izaten dira atzizkiak direla eta (nire ustez, adibidez, "Enrique Maya"k bi sarrera ematen ditu). Ondorioz, askoz tentagarriagoa da bilaketak gaztelaniaz egitea, eta beste iturri batzuk erabiltzea. Uste dut Berriari dagokiola, baina aipatzearren...

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

Ados. @Iñaki LL, Berriaren bilatzearekin baino erreferentzia gehixeago lortu ditut orain bilatzaile arrunt batean "Enrique Maya berria.eus da du eta" bilatuta.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bada bai, Ksarasola, ez da askoz gehiago, baina zertxobait gehixeago :/

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Albiste ona! Ea dublincore hori hobetzen duten euskal egunkari guztiek!

Asier Iturralde Sarasola (eztabaidaekarpenak)

ARGIA.eus-en Dublin Core meta etiketak txukuntzen aritu naiz. Orain Wikipediako erreferentzia batean albiste edo artikulu bat jartzean ondo hartzen ditu:

  • izenburua
  • aldizkaria (Esango nuke ez duela DCtik hartzen)
  • Egilearen edo egileen izen-abizenak: izena, abizena, izena1, abizena1, izena2, abizena2...
  • data (Argitaratze-data)
  • hizkuntza: Orokorrean euskara, English kanalekoa denean ingelesa.

Beste etiketaren bat behar bada esan lasai.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko Asier!

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

bai, Mila esker!

"Berria-ko erreferentziak hobeto jasotzen dira automatikoki" mezuari erantzun