Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Egun on denei,

Euskararen inguruko mapa linguistikoak ikusten egon naiz eta gehien agertzen dena euskararen ulermenari buruzko dela ikusi dut. Ez dut topatu ordea euskararen kale erabilerari buruzko mapa linguistikorik eta hortaz, mota horretako mapa bat egiten saiatu naiz, UEMAko datuak baliatuz (2011koak) eta Euskararen ulermenaren mapa linguistikoaren eredu estetikoa jarraituz. Emaitza honako hau izan da: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Nafarroa.


Mapa interesgarriak direla uste dut, batez ere Euskararen erabilera edo Euskararen bilakaera bezalako artikuluetan txertatzeko, ulermenarenak bakarrik gehitzen baditugu, litekeena delako ikusleak ez izatea hizkuntzaren egoera osoa eskura.


Hurren arte.

"Euskararen kale erabilerari buruzko irudiak" mezuari erantzun