Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! @Draza Mihailovitx hasi da artikulu honetan erreferentziak orrialdearekin sartzen, eta egia esan nik egin ohi ez dudan zerbait da (artikulu zientifikoetan ez dago ohitura), baina aspaldi konpondu behar genuen zerbait zen.

@Iñaki LL Zuk ere aipatu zenidan hau beharrezkoa zela, eta bibliografiak sartzerakoan lerroak eta puntuak hausten zirela.

Beno ba bi gauzak konpondu ditut {{sfn}} txantiloia erabilita. Ingelesezkoak bezala funtzionatzen du, beraz kopiatzen badituzue handik ere ez da koderik aldatu behar.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Theklan: Ez dakit sfn txantiloiarena ulertu dudan. Ingelesezko argitalpen zientifikoetako erreferentzia sisteman bederen orrialdeak jarri ohi dira.

Nolanahi ere, ENWPn egiten da, arrazoi handiagoz; izan ere, ez dira autoritate batek idatzitako artikuluak, jende anonimo askok baizik, eta ENWPn eta esango nuke WPn, oro har, gaitz handienetako bat "misrepresentation of sources" da, alegia, iturriak dioena behar bezala ez islatzea.

Horrelakoetan, irakurlea defentsarik gabe geratzen da, erreferentzia bat jartzeak adierazpena zintzoa izatearen irudipena sortzen duelako, baina ezin da egiaztatu zenbakirik zehazten ez bada (bereziki fisikoa bada, baina baita bilaketarik/ediziorik onartzen ez duten Interneteko testuetan). Azkenean ez da horrela jokatu, baina nik hori defendatzen dut Nabarmenduetarako.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, gauza da sistema jada hemen ere instalatuta dagoela.

"Erreferentziak orriarekin sartzeko sistema" mezuari erantzun