Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Egun on Theklan, zer moduz? Bere garaian Xabier Armendaritzi ere komentatu nion, eta arazo deseroso bat iruditzen zait: oharrak gehitzean, artikulu baten edizio kaxa azpiko esteketatik kopiatzen bada, oharren sintaxiak ez du indarrik/eraginik, ikus Euskal Herria artikuluan hauxe. Hori konpontzeko modurik ikusten duzu?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dut arazoa ulertzen. Nik oharra ikusten dut behean.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskuz sartu dut dagoeneko. Probatu nahi baduzu: beheko kodeetatik oharra sortzeko kodea sartuz gero, ez du ezer egiten, ez da wikisintaxi bihurtzen; aldiz, testu soila da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dizut ulertzen. Nola saiatu zara "beheko kodeetatik oharra sortzen"?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik behintzat edizio koadroaren azpian, wikisintaxiari dagozkion kode batzuk ditut, kolore urdinez eta esteka balira bezala. Hor klikatuz, edizio koadroko dagokion tokian kode horiek agertzen dira.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ok, wikitestu editore zaharrean. Saiatuko naiz begiratzen, ez dakit horiek ere nola dabiltzan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zaharrean? Bai, hala izango da. Berrian zuzenean kode guztia jartzeko aukerarik ez dago, gogoan dudala.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Konpondu dudala esango nuke. Egin proba, mesedez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Editore berrian oharrak txertatzeko: "Erreferentzia" > "Eskuz" > "Oinarrizko forma" > "Talde hau erabili". Eta bertan nahi duzuna jarri (adibidez, oh). Edo, erreferentzia bat sartuta duzunean, egin klik "Editatu" botoian eta bertan aukeratu taldea.

"Oharren sintaxiak ez du eraginik" mezuari erantzun