Kaixo! Azken aldian lan nahiko egiten ari naiz artikuluak kategorizatzen, eta behinola sortu eta ezabatu zen Kategoria:Emakumeak behin baino gehiagotan agertu zait. Sortu beharko litzatekeela uste dut, baina honek azpikategorizazio lan nahiko izango luke, eta jakin nahi dut zein den zuen iritzia gai honi buruz, lan hori egin aurretik (alferrik ez egiteko, batik-bat).
Topic on Wikipedia:Txokoa
Appearance
Ez al da Kategoria:Emakumea horren parekoa? Uste dut bi kategoria edukitzea gehiegizkoa dela. Egin daitekeena da Kategoria:Emakumea pluralera mugitzea. Ingelesez horrela daukate. Eta Kategoria:Gizona kategoriarekin gauza bera egin daiteke.
Bat nator Assarren iruzkinarekin, plurala egokiagoa delakoan. Azkenean, superkategoria bat izango litzateke, "emakumezko" azpikategoria guztien supergurasoa.