Topic on Wikipedia:Txokoa

Azken legegintzaldiko (Iñigo Urkulluren) ia 800 argazki igo ditut

5
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Bereziki gai hau landu ohi duzuenentzat (@Gandalf Grisa). Eusko Jaurlaritzak bere Flickerreko "Irekia" kontuan legegintzaldiko argazki esanguratsuak jartzen ditu, soilik Lehendakariak egiten dituen ekitaldienak. Gaur hor zeuden guztiak igo ditut, susmoa dudalako legegintzaldi bakoitzean berritzen dutela gaia. c:Category:2016-2020 Basque Government kategorian daude, eta azken urteetako politika ilustratzeko ere balio dezakete.

Gandalf Grisa (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik askoǃ Jakitearren, argazki guztiak banan banan igo dituzu, edo badago Flickr orrialde bateko argazki guztiak prozesu automatiko baten bidez igotzeko aukerarik?

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Urkulluk duela hainbat aste Revillarekin Kantabriako muga irekitzea sinbolizatzeko ekitaldi bat egin zuen, egon naiz bilatzen, baina ez dut aurkitu horri buruzko argazkirik goiko albumean. Argazkiak ordena kronologikoan daude ala sakabanatuta?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kanpainan egindakoak ez dira agertzen, soilik hauteskundeak deitu arte. Hala ere, irekiaren webgunean izango duzu.

"Azken legegintzaldiko (Iñigo Urkulluren) ia 800 argazki igo ditut" mezuari erantzun