Edukira joan

Topic on Lankide eztabaida:Theklan

Edizioak (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Theklan. Oso baliagarria iruditzen zaidan txantiloi berri bat euskaratu eta gure Wikipedian sartzea gustatuko litzaidake, ingelesez Template:Television ratings graph deitzen dena. Telesail eta programek izaten dituzten audientzia datuak adierazteko modu txukun eta garbia da, eta erabilgarria hainbat artikuluetan (hau da, herrialde ezberdinetako ikus-entzunezko produkzioen inguruko artikuluetan sartzeko aproposa dela uste dut).

Ez dakit nola funtzionatzen duen txantiloi bat euskaratzeak, ezta norena jo ere... Horregatik idazten dizut, zuk seguru badakizula. Mila esker aldez aurretik! @Edizioak

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Kasu honetan bi aukera dituzu: errazena da txantioiaren kodea eta bertan agertzen den moduluarena (Module:Television_ratings_graph) kopiatzea da. Horrela erabili dezakezu, zuzenean, baina elementu bakoitza ingelesez egongo da. Hau da, ingelesezko title, season title, color, legend... erabili beharko dituzu.

Bigarrena, euskaraz nahi baduzu, zailagoa da: moduluan dauden elementu horiek itzuli beharko dituzu. Edonola ere, Moduluan dauden ingelesezko hainbat esaldi ere euskaratu beharko dituzu. Ez da zaila, baina kodea pixka bat ulertu beharko da.

"Txantiloi berri bat sartzea" mezuari erantzun