Lankide eztabaida:Edizioak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Edizioak, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--EnzaiBot (eztabaida) 16:47, 24 urtarrila 2015 (UTC)

Kaixo. Galdetzen didazun gaiaren inguruan ez dakit erantzuna zein den. Besta lnkide edo administratzaile bati galdetu beharko zenioke. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 20:42, 24 urtarrila 2017 (UTC)

Egunon Edizioak: Filmei gauza handirik ez dakit baina Euskaldunaari egin diozun eskakizuna irakurri dut. Pelikuletan == Ikus, gainera == azpititulua agertzen da askotan. == Saila == baita ere eta azkenik nahiz eta normalean ez erabili, == informazio gehigarria == edo horrelako hitzak erabili ahal dira. Oraindik euskarazko wikipedian gauza batzuk ez daude guztiz arautuak. -Oraina (eztabaida) 10:50, 6 otsaila 2017 (UTC)

Kaixo Edizioak. Euskarazko Aitaren Etxea serieari audientzia atala gehitu nahi nioke. Zu honi buruz badakizunez, ba al dakizu non agertzen diren audientzien datuak? Datu interesgarria da baina ez dakit non bilatu. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 12:49, 2 otsaila 2017 (UTC)

Aupa Edizioak: Aitaren Etxea asteazkenero emititu zuten 22.25etan. 2015eko irailaren 30ean hasi zen emititzen eta 15 atal izan zituen. Beraz, ordutegi horrekin datak hauek dira: Irailak 30; urriak 7, 14, 21, 28; azaroak 4, 11, 18, 25: abenduak 2, 9, 16, 23, 30. Urtarrilak 6. Nire iritzirako drama historiko on bat izan zen. Baina audientzia eskasa omen zela eta horren ondorioz badirudi atal berriak egiteari utzi ziotela. Oso oker ez banago euskarazko wikipedian zu zara audientzien arloan gehien dakizuna. Beraz, eskerrik asko hemen idazteagatik. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 12:34, 5 otsaila 2017 (UTC)
Egunon Edizioak: Eskerrik asko. Lan bikaina egin duzu. Lana biribiltzeko Go!azen 2.0ko audientziak lortzea posiblea izango zen? Orain dela urte dezente izan zen baina ez dakit ba. Nik ez dakit honi buruz gauza handirik. Arreta deitzen nauena zera da: Go!azen 3.0ren arrakasta eta gero, aurten Go!azen 4.0 egingo dute. Zergatik ez zen orduan Go!azen 2.0 eta jarraian Go!azen 3.0a egin? Audientziak ez al ziren hain onak izan, agian? Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 10:50, 6 otsaila 2017 (UTC)
Eskerrik asko Edizioak: Pasatu dizkidazun datuak gehitu ditut. Etorkizunean besteak badaude hobeto, baina beno, hobe zeozer ondo badago, ezer ere ez baino. Ba esandakoa, mila esker. -Oraina (eztabaida) 11:07, 7 otsaila 2017 (UTC)

Euskalduna naiz, eta zu? - Audientziak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Edizioak. Euskalduna naiz, eta zu? umore saioaren audientziak jarri nahi nituzke. Zuk egin ahal duzu? Ni neu ez nuen programa ikusi ez ditut topikoak erabiltzen dituzten umore saioak ikusten baina polemika handia egon da Espainian honen kontura, jakingo duzunez. Uste dut jende gutxi ikusi zuela eta horregatik aipagarria egiten zait polemika eta audientzien kontua. Datak hauek dira: Asteazkenetan 22.15tan. Urtarrilak: 11, 18, 25. Otsailak: 1, 8, 15. Eskerrik asko! -Oraina (eztabaida) 11:51, 6 martxoa 2017 (UTC)

Eskerrik asko Edizioak! Lan txukuna. Kontaktuan mantenduko gara. -Oraina (eztabaida) 15:48, 7 martxoa 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Go!azen 3.0ko audientzia[aldatu iturburu kodea]

Egunon Edizioak:

Go!azen 3.0ko audientzietan, 4. kapituluan, hau da, "Borroka" delakoan, 2016ko abenduaren 9koa 11 000 ikusle (%1,6) audientzia izan zituela irakurri dut. Aurreko eta hurrengo audientziak kontutan izanda, oso gutxi iruditzen zaizkit.

Posiblea da akatz bat izatea? Konprobatu ahal duzu?

Aldez aurretik mila esker. -Oraina (eztabaida) 12:37, 21 martxoa 2017 (UTC)

Eskerrik asko Edizioak. Zalantza handia nuen datu honekin. Batek daki zergatik egon zen holako gorabehera. Telebista-ikusleen misterioa. -Oraina (eztabaida) 09:18, 22 martxoa 2017 (UTC)

Gurekin Korrikara etortzeko gonbidapena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Edizioak:

Txokoan idatzi dudan moduan, Euskal Wikilarien Elkartekoak, apirilaren 8an Korrikara joango gara. Horretarako Korrikako kilometro bat erosi dugu Araban. Nahi izanez gero, bertara hurbildu eta taldeko hainbeste kiderekin egunpasa egin dezakezu. Ni neu ezin izango naiz joan Kuban egongo bainaiz.

Apirilaren 8an izango da, bazkaldu ondoren. Korrika eta gero afari-merienda indartsua egiteko ideia dute. Batzuk zuzenean joango dira Korrikako kilometro horretara.

Landa eta Marieta artean, Marietara iritsi baino 2 km lehenago dago EWEren kilometroa. 2325km eta 15:25ak aldera pasatuko da.

Oraindik ez dago erabakita non bazkalduko duten baina EWEko elkartekoak, gehienak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarrak izanik, elkarbanatutako kotxeetan joateko ideia dute.

Ba hori da dena.

Ondo segi Edizioak! -Oraina (eztabaida) 10:56, 29 martxoa 2017 (UTC)

Aupa Edizioak:

Beno ba, hurrengoan izango da. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 14:29, 30 martxoa 2017 (UTC)

Goenkaleko pertsonaiak + Gailurra[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Edizioak

Goenkaleko pertsonaien zerrenda ikusi dut eta lan bikaina egiten ari zara. Atalen zerrendarekin amaitzen dudanean saiatuko naiz zerbait falta bada, betetzen. Hala ere gauza bat: Horrenbeste taula egotea nahasgarria egiten zait. Nik denboraldi bakoitzeko zerrenda bat egingo nuke eta gero, taula bakar bat. Bertan 22. denboraldietako aktoreak sartu eta horrela bakoitzak zenbat urte egin dituen hobeto ikusteko. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen artikuluan dagoen bezala.

Bestalde Gailurra programako artikulu bat egin dut, baina pare bat audientzia datu falta zaizkit. Zuk lortzerik bai? Eskerrik asko --Telebista (eztabaida) 13:18, 27 abuztua 2017 (UTC)

Go!azen, artikulu batean bildu dena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Go!azen-ek 5 artikulu ditu. Bat orokorra eta gero beste bana denboraldi bakoitzarekin. Nahiko nahasgarria da dena. Ez al litzateke hobea informazio guztia artikulu berean eta ongi sailkatuta jartzea? Eskerrik asko --Telebista (eztabaida) 10:12, 12 azaroa 2017 (UTC)

Egunon Edizioakǃ

Ikusi dudanez primerako lana egin duzue Telebista eta zuk Go!azenen artikuluan. Hala eta guztiz Go!azen 4.0 atalean audientziaren atalean, "ikusleak" azpiataleko datu batzuk falta dira. Primeran egongo zen egindako lana biribiltzea. Hori egin ahal duzu? Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 09:06, 2 martxoa 2018 (UTC)

"Anexo" hitza "Zerrenda" Euskarazko wikipedian.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Edizioak.

Pasa den urteko zure galdera bati erantzuna ematera nator. Badakizunez, Gaztelaniazko Wikipedia orrialdean hainbat aldiz erabiltzen den "Anexo" formatua dago. Aurten, "anexo" hitzaren baliakidearen erabakia hartu dugu Euskarazko wikipediarako zenbait artikuluren inguruan informazio gehiago edo informazio gehigarria emateko. Hitza "Zerrenda" da. Ikusi adibidezː Zerrenda:Gipuzkoako mendiak edo Zerrenda:Goenkaleko aktoreak.

Honen berri jakin dezazun idazten dizut. Ondo segiǃ

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]

lan infotaula[aldatu iturburu kodea]

Aupa Edizioak: Vis a vis: El oasis orrian egin duzun aldaketa ikusi dut. Arazoa ez dago infotaulan. Taulak Wikidatatik hartzen ditu datuak, eta Wikidatako item batzuk dira itzulpena behar dutenak. Ari gara apurka-apurka itzultzen, zuk zeuk egitea nahi baduzu Laguntza:Wikidata#Wikidatan dauden itemak euskaratzea ataleko argibideak baliagarriak izango zaizkizu. Edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:55, 7 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

goenkale aktoreen zerrenda[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Goenkaleko aktoreen zerrenda osatu nahian ari naiz. Horretarako, taulan zeuden datuak denboraldiz denboraldi sailkatu ditut (taula bakoitzean denboraldi horretan hasi ziren aktore berriak agertzen dira).

Bestalde, idatzizko zerrendak taulara pasatzea bisualagoa dela iruditzen zait. Zerrenda hutsa beharrean, tauletan sailkatzea denboraldi bakoitzean aritu ziren protagonistak. Zer iruditzen? (eztabaida)